Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Oriaburu eraberritzen Tolosan enplegua bultzatzeko
Tolosako Udalak Oriaburu etxeko lehen solairua egokituko du "coworking" leku izan dadin, eta martxan egongo da 2017ko urtearen amaierarako
Tolosako Udalak berretsi egin du jende berritzaileak eta bere inguru sozioekonomikoak bultzatutako partaidetzazko ereduekiko konpromisoa, eta apustu horretan Oriaburu funtsezko kokalekua izango da. 2016ko martxoan, eraikin honetako beheko solairuan jarri zen Tolosa&Co merkatari eta ostalarien elkartea. Orain, Tolosako Udalak eraikin horren jarduna zabaldu egingo du eta, horretarako, lehen solairua egokituko du kolanerako (coworking) leku izan dadin. Profesional independienteentzat edo enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) da eta espazio fisiko eta birtual bat partekatuz aukera izango dute hainbat lan edo proiektu garatzeko, modu independientean zein koordinatuta; horretarako denbora, ordea, nahitaez mugatua da, bai ekimena duen sustapen- izaeragatik, bai proiektuak eta egileak epe jakin batean mugituko direlako.
Olatz Peon Ormazabal alkateak azpimarratu “garrantzitsua dela Tolosaren garapen ekonomikoa bultzatzea, herriko sektore guztien aurrerapena eta hobekuntza lortzeko”. Horregatik, “ezinbestekotzat” jo du elkarlanean aritzea herriko eragileekin eta Udalaz gaindiko entitateekin, esparru desberdinetako ekarpenak jasoz, berrikuntza sustatuz, elkarrekin proiektuak martxan jarriz, eta, azken batean, tolosarren beharrei erantzungo dieten jarduerak elkarlanean garatuz.
Oriabururen kanpoaldea berritu egin dute, jatorrizko itxura zainduta. Lan berezia egin da patologia nabariekin eta kanpoko arotzia guztia aldatu dute. Gainera, isolamendua hobetu egin dute, barrualdeak isolamendu termiko eta akustiko hobea izan dezan. Bestalde, teilatu-hegalei tratamendua eman zaie eta margotu edo bernizatu egin dira (ezaugarrien arabera) azalera guztiak. Inbertsioa, guztira, 75.300 eurokoa izan da.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


