Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Espazio publikoa aztertu dute aurtengo Haurren Hirian
Udal ordezkari, guraso, irakasle, haurren kontseiluko kide eta gerturatu nahi izan zuen herritar orok entzun zituen haurrek larunbateko Mintza Txokoa saioaren bidez, aurtengo Haurren Hiriaren ikasturtean landutako eta garatutako ideiak
Aurtengo gaia udal eskumenekoak diren espazio publikoarena izan da, zehazki: Errotako haur liburutegia, Aranburu Jauregia eta Kultur etxea. 6 saiotan zehar eraikin bakoitzean dagoen eskaintza, egoera, beraiei zuzendutako programazioa, teknikoekin harremana... landu dituzte, eta horien gaineko proposamenak egin.
Larunbateko azken saioa, Mintzatxokoa deiturikoa, bi zatitan banatu zen: lehen zatian lan talde txikietan banatu ziren bertaratutakoak, 3 txokoetan hain zuzen ere, eta horietan, udal ordezkari eta gurasoek haurrekin batera proiektua nola bizi izan duten jolasen bidez azaldu eta ezagutzeko beta izan zuten.
Bigarren zatian, berriz, ikasturtean zehar landutako guztia "Toloberri" albistegiaren bidez plazaratu zuten eta amaitzeko Olatz Peon Ormazabal alkateari aurten parte hartu duten ikasle guztien argazki bat eman zioten.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


