Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/05/04

Skate Eguna gero eta gertuago dugu

HS2ren kolaborazioarekin, Skate Eguna ospatuko da maiatzak 13an
Skate Eguna gero eta gertuago dugu

Gazteriako zinegotzia den, Josune Gomezek, gaurko egunean, HS2ko arduraduna den Iñaki Navascuesekin "Triki" batera, GazteArtean programaren barruan dagoan Skate Egunaren bosgarren edizioa aurkeztu du.

"Aurten, Skate Eguna, maiatzak 13an ospatuko da, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara bitarte, Irungo Skate Parkean. Hiri kirol mota honi merezi duen lekua eman nahi zaio ekitaldi honen bitartez, eta era berean, gazteen artean Skate Park-aren erabilera ere bultzatu nahi da" esan du Josune Gomezek.

Horretarako, Irungo Udalak HS2rekin, ekitaldia antolatu eta koordinatzen duen irundar klubarekin, elkar lan egiten du. "Skate-a bezalako kirolak Irun bezalako hiri batean bere tokia baduela uste dugu. Gainera, egun gero eta gazte gehiago dira kirol hau praktikatzen dutenak, eta horregatik iruditzen zaigu Skate Eguna bezalako ekitaldiak onuragarriak eta positiboak direla ume, gazte eta heldu guzti hauentzat. Halaber, HS2 taldeko hiru rider profesionalek osatuko dute epaimahaia. Are gehiago lehiaketan boluntario gisa ere arituko dira lanean. Irabazleak arratsaldeko 19:00ak aldera emango dira ezagutzera, behin lehiaketa bukatutakoan. Bestalde, saria, skate-rako berariazko materialek osatuko dute" jakinarazi du Iñaki Navascuesek.   

Parte hartu nahi duenak Skate Parkera gerturatu eta bertan izen eman dezake, aurreikusitako lau mailetako batean; Sub 10, Sub 14, Sub 18 eta Open. Era berean, lehiaketaz gain, patinatzeko momentu libreak ere izango dira. Izen ematea, arratsaldeko 16:00etatik 16:20 bitarte egiteko aukera izango da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...