Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/05/03

Eibarko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren Adierazpena

Eibarko EAJ-PNVren Uri Buru batzarrak salatu egiten du Alcobendasen (Madril) tragikoki egindako erahilketa. Eibarko emakume bat eta bere semea hil egin dira, indarkeria matxistaren ondorioz. Eibarko EAJ-PNVk bere samina eta ulertu ezina adierazten du, eta biktimen familiari zein senideei babesa adierazten die.
Eibarko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren Adierazpena

Eibartarrei gogoratzen die horrelako gertakariak –milaka emakumeri eragiten dietenak- ez direla ezezagunak gure gizartean eta eguneroko bizitzan. Hilketa horiek indarkeria matxistaren adierazpen gorena dira, baina egunero ematen dira emakumeen kontrako eraso diren hamaika jarrera eta adierazpen. Horiek guztiak gaitzetsi eta salatu beharra dago.

Emakumeen kontrako indarkeria, bere modu guztietan, beren osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua da eta beren duintasunaren aurkako erasoa. Ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina da, salatu beharrekoa eta jasan ezin dena.

Eibartar guztiei dei egiten die gaitz matxistarekiko eta azken gertakariarekiko mespretxua adieraztera, horretarako Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak deitutako kontzentrazioan parte hartuz.

EAJ-PNVk konpromiso osoa berresten du Udaletik zein gainontzeko erakundeetatik lan egiteko, adierazpen sexista oro errotik kentze aldera eta, bereziki, bere adierazpen gorena den indarkeria. 

Eibarren, 2017ko maiatzaren 3an

EAJ-PNV. Eibarko Uri Buru Batzarra

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...