Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Senatuak Euskadiko tren geltokietako irisgarritasunaren aldeko aurrerapausoa eman dezala lortu du EAJk
Goi Ganberak Euskal Autonomia Erkidegoko tren geltokietarako konprometituta dituen ekintzak zehaztuko dituen egutegia finkatzea eskatu dio Estatuko Gobernuari
EAJren ekimenez, Senatuak Euskal Autonomia Erkidegoko tren geltokietarako irisgarritasun mailan konprometituta dituen ekintzak zehaztuko dituen egutegia finkatu dezala eskatu dio Estatuko Gobernuari. Talde Parlamentario guztiekin adostutako transakzio emendakin baten bitartez aipatutako konpromisoak ebaluatzeko programa ere finkatzea eskatuko da.
Maria Eugenia Iparragirreri egokitu zaio aurreko Osoko Bilkuran egindako interpelazioaren ondoriozko mozioa defendatzea, eta Sustapen Batzordeko EAJren bozeramaileak konkrezio gehiago eskatu dio Ministerioari Euskadiko tren geltokietan mugikortasun urria duten pertsonen irisgarritasuna lortzeko egin beharreko ekimenak azaltzerakoan. “Gure iritziz, horixe da legeak ezartzen duena betetzen joateko bide bakarra”, jakinarazi du senatariak 1/2013 (azaroaren 29koa) Lege Errege-Dekretua gogoratuz; ezgaitasuna duten pertsonen eta euren gizarteratzearen aldeko eskubideen Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen Lege Errege-Dekretua.
Garraiobideetara iristeko eta hauek erabiltzeko ezgaitasuna duten pertsonak ez baztertzearen aldeko, eta hauen irisgarritasuna ahalbidetzeko eskubidearen aldeko Euzko Abertzaleak Taldearen errekonozimendua azaldu du Iparragirrek; honekin batera iritzi dio, baita ere, beharrezkoa dela “irisgarritasun unibertsala sustatzea, horretan sineste dugula erakustea; pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta legea betetzeko beharra dugulako”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


