Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibar pertsonentzako hiri inklusiboagoa bilakatzeko Foro Soziala
Pertsonentzako Eibar, inklusiboa eta atsegina. Erronka horri helduta, Eibarko EAJk lehen Foro Soziala antolatu du, 2015 eta 2016. urteotan abiatutako Foro Ekonomikoei eta Hirigintza Foroari jarraipena ematen diona. Hitzordu hauen bidez, jeltzale eibartarrek hiri-erronkei buruzko gogoeta estrategikoa partekatzen dihardute herritarrekin zein eragile sozial eta ekonomikoekin.
Eibar “bizitzeko eta lan egiteko hiria” izatea da Eibarko EAJren ekintza politikoaren ardatza. Horretarako, apustu egin beharra dago inguru bizigarriagoa lortzeko, dinamismo handiagoa izateko eta eibartarron identitate ikurrak berreskuratzeko, alegia: ekintzailetza, ondo egindako lana, bizikidetza eta ongizatea”, adierazi du Eduardo Zubiaurre Eibarko Batzokiko presidenteak. Hori dela eta, jeltzaleek Udaletxean egiten diharduten proposamenekin batera, herritarrekin gogoeta partekatua egiteko konpromisoa erakutsi du EAJk. “Alderdikeriak gaindituko dituen hiri proiektuaren alde egiten dugu, eta foro hauek irekita daude interesa duen edonorentzat”, azaldu du
Indar abertzalea Eibarren desberdintasun sozialak ekiditearen alde agertu da. “Unea iritsi da Eibarren bazterketa ikuspegi komun batetik aztertzeko, eskuhartzen duten eragile guztiak koordinatuta”, zehaztu dute, Udalaren jarduera aktiboagoa eskatzearekin batera. Hori aintzat hartuta, enplegugarritasuna hobetzeko formakuntza planei heltzeko proposamenak aurkeztu dizkio EAJk udal aurrekontuari. “Enplegu gehiago eta hobea lortzeko apustuak egin ditugu, gizarte babeserako aurrekontua erabat eutsita”, gogoratu dute.
Eibarko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak antolatutako ekitaldiak gizarte politiken eremuko pertsona esanguratsuak batuko ditu. Izan ere, bertan izango dira Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Diputatua; Libe Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea; eta Juan Ibarretxe, Lanbideko Enplegurako eta Diru-sarrerak bermatzeko Prestakunza zuzendaria. Foroa ostegunean izango da, hilak 16, arratsaldeko 7etan Eibarko Portalea Kultur Etxean (Bista Eder 10).
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


