Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako Jabetze Eskolaren edizio berri bat udaberrian
Maite Ruiz de Eguilaz Berdintasun zinegotziak azaldu duenez “munduaz dugun pertzepzioa aldatuko digun eta, aldi berean, mundua aldatzeko tresnak emango dizkigun esperientzia bat bizitzea da helburua”
Ohiko Batukada Feminista eta Munduko Emakumeen Literatura ikastaro arrakastatsuekin abiatuko da eskola. Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi prestatzaileek emango dute Batukada ikastaroa, eta literaturari buruzkoa, berriz, Merche Tranche Iparragirrek gidatuko du.
Emakumeen autonomia eta autoestimua sendotze aldera emozioak lantzeko, beste ikastaro bat antolatu da udaberriko edizio honetan: Norberaren burua ez zapuzteko artea: emozioak eta ahalduntzea. Pepa Bojo Ballester prestatzailea izango da ikastaroaren gidaria, urte askotako eskarmentua duen emakumea eta estimu handikoa Tolosako emakumeen artean.
Aurreko udazkenean izan zuen harrera onaren ondotik berriro antolatu da Autonomia sustatzen: autoen mekanika tailerra.
Aurreko ikasturteetan proposatutako beste gai eta ikastaro batzuk ere izango dira. III. Berdintasun Planean (2015-2020), Emakumeen Ahalduntzea eta Parte-hartzea ardatzean jasota daude ikastaro berriok ere.
- Nola komunikatu modu eraginkorrean, eroso sentituz, Nerea Redondo Otamendiren eskutik. Emakumeok komunikatzerakoan ditugun zailtasunak landuko dira, baita zailtasun horiek gainditzeko tresnak ere.
- Ibilbideak Tolosaldean: Hirigintza eta Generoa. Ikastaro honetan emakumeen historia interesgarrien berri jakingo dugu. Haien testuak irakurriko ditugu eta Tolosako kale eta plazetan pasieran jakingo dugu haien berri, Mertxe Tranche Iparragirre eta Edurne Aperribay Ulacia prestatzaileen eskutik.
- Gizonezkoak, berdintasuna, eredu maskulinoak eta mikromatxismoak. Mikel Otxotorena Fernandezek (Gizonduz) gidatuko du ikastaro hau. Gure gizartean eredu maskulinoak nola eratzen diren eta hainbat esparrutan (lana, osasuna, aitatasuna, zaintzak, mikromatxismoak, etab.) nola azaleratzen diren jakiteko interesa duten gizonei zuzenduta dago bereziki.
Maite Ruiz de Eguilaz Berdintasun zinegotziak azaldu duenez “esperientziak, jakintzak eta narrazioak partekatzea da kontua, baina, baita ere, gorputzaz disfrutatzea, diskurtsoak, artea, eta errebindikazioak produzitzea, hau da, bizi izatea munduaz dugun pertzepzioa aldatuko digun eta, aldi berean, mundua aldatzeko tresnak emango dizkigun esperientzia bat”. Bere esanetan espazio hau “emakumeon partaidetza eta jabekuntza sendotzeko dago pentsatuta, eta gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko”.
Ohikoa denez, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailak Guretzako gunea antolatu du, Tolosako Berdintasun Sailaren laguntzarekin, beste jatorri kultural batzuetako emakumeei zuzenduta. Ohiko topaketez gain, informazioarekin, gogoetarekin eta aisialdiarekin lotura duten hainbat jarduera eskainiko dira.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


