Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/21

Donostiak eta Marugamek harremanak sendotu dituzte Japonian

Donostiako ordezkariek Taki-runtz abiatu dira gaur. Takiko hainbat ordezkarik Donostia bisitatu zuten duela aste gutxi. Helburua da, gastronomian elkarlanak bilatzea
Donostiak eta Marugamek harremanak sendotu dituzte Japonian

Donostiak eta Marugamek harremanak sendotu dituzte azken bi egunetan, hain zuzen ere, 1990.urtetik bi hiriak hona lotzen dituen harremanak. Eneko Goia alkatea eta Jaime Otamendi Donostia Kulturako zuzendaria dira ordezkari donostiarrak eta duela bi egun iritsi ziren senidetutako hirira. Horrenbestez, Masaharu Kaji alkatea eta beste hainbat Marugameko ordezkarik egindako bisita itzuli dute.

Helburua izan da bi hirien arteko harremana sendotzen jarraitzeko elkarlanerako arloak aztertzea. Horretarako, Donostiak bultzatuko ditu Marugamerekiko harremana sendotzeko baliagarriak izango diren ekimen guztiak.

Hurrengo geltokia: Taki

Donostiako ordezkariek Mie-ko prefekturan dagoen Taki hirira abiatu dira gaur arratsaldean. Urtarrilaren erdian, Takiko ordezkaritza-talde batek Donostia bisitatu zuen. Beraien helburua honakoa izan zen: Basque Culinary Center eta beste hainbat sukaldari-eskola bisitatzea, bere hirian eraiki nahi duten nazioarteko eta japoniako sukaldaritza-zentroa egiteko.

Takik gutxi gorabehera 15.000 biztanle ditu eta hurren egun eta erdian Eneko Goia alkateak Takiko alkate Yukio Kuborekin hitz egingo du Basque Culinary Center eta kultura gastronomikoari buruz. Japoniako hiri honek Donostiarekin sukaldaritzari buruzko sinergiak bultzatu nahi ditu, izan ere, Donostia gaiaren erreferentetzat dute. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...