Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/14

Udane Juaristi artistak hiriko toki desberdinetan egingo ditu lanak zuzenean

Josune Gomez, Gazteria eta Hezkuntza ordezkari jeltzaleak, Gazteartean Expo-ren arduradun Garikoitz Muruarekin eta Udane Juaristi artistarekin batera, astelehen honetan aurkeztu du Martindozenea gaztelekuan egingo den Gazteartean Expo erakusketa berria. Oraingo honetan Udane Juaristi "Udatxo" artista izango da bere lanak aurkeztuko dituena, "Urbanue III" izenpean
Udane Juaristi artistak hiriko toki desberdinetan egingo ditu lanak zuzenean

Gazteartean ekimena gazte sortzaile, artista, ilustratzaile eta argazkilarien artean hautatutako talde batekin lan egiteko programa bat da duela hilabete batzuetatik eta helburua zera da, haiekin batera ezagutu, garatu eta lantzea barruan daramagun alderdi sortzailea eta artistikoa. Eta Udane Juaristik programa honi jarraipena emango dio, artista gazteen artea eta sormena herritarrei hurbiltzea helburu duen programa, modu hurbil eta naturalean kalean topo eginez. Adibide bat izan daiteke Marcos Navarrok egindako lana Elizatxo kaleko formatu handiko muralean.

Gonbidatutako artista berriari dagokionez, "Udatxo"-k, otsailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan Martindozenea gaztelekuan inauguratuko du erakusketa eta martxoaren 17ra arte egongo da zabalik, asteartetik larunbatera 17:00etatik 21:00etara.  "Freskotasuna eta teknika zaindua biltzen dituen artista da. Gainera, hartzen ari den bide pertsonal eta bereziagatik bere lanak ezagut errazak eta sendoak dira" adierazi du Garikoitzek. "Udanen lanak publiko zabala du erabiltzen duen tematikagatik, baita erreferentzia urbanoengatik ere, gure herri eta hirietako egoera komunak aurkezten dituelako, eta gazteek hurbileko lotura aurkitzen dute eta helduenek ukitu klasiko baina berrituak dituen pinturarekin gozatzen dute". Era berean, Josune Gomezek zera erantsi nahi izan du: "Gazteentzat eta publiko orokorrarentzat aukera handia dela iruditzen zaigu haren lana ezagutu eta disfrutatzea, konstantzia, dedikazio eta etengabeko bilakaeraz beteta baitago".

Erakusketa honetan, gainera, planteatuta dago artistak zuzenean lan batzuk egingo dituela astebetez, hiriko toki desberdinetan, adibidez: Urdanibia plazan, Jenaro Etxeandian, Luis Mariano plazako turismo bulegoaren ondoan, eta Hondarribia hiribidean. Beraz, nahi duenak ikusi ahal izango du nola lan egiten duen, artista ezagutu, esperientziak trukatu eta bere lanaren inguruko teknikak eta bitxikeriak komentatu berarekin.

Eta amaitzeko, erakusketa amaitu eta astebetera, Udane Juaristik mural bat egingo du gure hirian. Horrela, pintura urbanoaren prozesuari jarraipena emango diogu eta gure ingurua hobetzeko aukera emango zaigu artista gazte hauen lanaren bitartez.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...