Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako adineko egoitzetako langileen soldata etenik gabe egin du gora azken urteotan
ELA sindikatuak Aldundiak aurkeztutako txostenaren konklusioen irakurketa ezkor eta partzialak txostenaren ondorio nagusia ez du kontutan hartu, sektoreko azken urteotako soldaten igoera, alegia
Zorione Etxezarraga, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkideak gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako Gizarte Politikako Batzordearen amaieran ELA sindikatuak Aldundiak aurkeztutako Gizarte zerbitzuetako enpleguari buruzko txostenari buruz adierazitakoaren harira esan du, “sindikatuak txostenaren konklusioen irakurketa ezkor eta partziala egiten duela, txostenaren ondorio nagusia ez baitu kontutan hartzen. Hala nola, Gipuzkoako adineko egoitzetako langileen soldatak gora egin duela modu iraunkor eta progresiboan azken urteotan. Batez beste % 3 igoz kategoria profesional guztietan”.
Batzarkide jeltzaleak azpimarratu du, ikerketak aipatu kolektiboaren lan-baldintzen hobetzea atzeraldi bete-betean gertatu dela nabarmentzen duela. Eta horrek nabarmenagoa egiten du hobekuntza hori. Horrez gain, aldi horretan beste sektoreetan enplegu galera izan den bitartean, gizarte zerbitzuen sektorean lanpostuak sortu dira, izan ere, 2010ean 7.000 pertsona baldin bazeuden Gizarte Segurantzara afiliatuta, 2015eko uztailean kopuru hori hirukoiztu egin zen, 21.130 afiliatuetara heldu baitzen. Ikerketak argi uzten du beraz, Gizarte Zerbitzuetan gastatzen den guztia inbertsioa dela.
Azkenik Etxezarragak Bilduko ordezkariak batzordean botatako hitzei erreparatu nahi izan die (aurreko legealdian enpresa eta langileen artean lortutako adostasun mailaren inguruan), eta batzarkide jeltzaleak esan du, “Bilduko foru gobernuak akordioak lortu bai, baina akordio hauek gauzatzeko beharrezko partida ekonomikorik sortu ez izanak, sektorearen beharrei irtenbiderik ez emateaz gain itxaropen faltsuak sortu zituela”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


