Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/08

Donostiako aireportuak bizi duen egoeraren arduradun bakarra Sustapen Ministerioa da

Batzarkide talde Popularrak, arreta desbideratu eta bere kudeaketa eta erabaki okerren arduradun egin nahi ditu euskal erakundeak, Donostiako aireportuaren kudeaketa penagarriaren arduradun bakarra Alderdi Popularra buru den Espainiako Gobernua denean
Maije Zelaia

Gipuzkoako Batzar Nagusietan Donostiako aireportuaren pistaren oraingo luzera mantentzeko beharrezkoa den adostasuna bultzatzeko beharrari buruzko ebazpen-proposamenaren inguruan, Maije Zelaia Eusko Abertzaleak EAJ-PNV taldeko batzarkideak adierazi du Donostiako Aireportuak bizi duen egoeraren arduradun bakarra Sustapen Ministerioa dela, aireportuaren segurtasun eta eraginkortasun arlotan hartu beharreko neurrien eskumena duen bakarra delako.

Jeltzaleak batzarkide talde Popularra salatu du, arreta desbideratu eta bere kudeaketa eta erabaki okerren arduradun euskal erakundeak egin nahi izanarekin, Donostiako aireportuaren kudeaketa penagarriaren arduradun bakarra Alderdi Popularra buru duen Espainiako gobernua denean.

Maije Zelaiak Batzar Nagusietan alderdi popularrak duen ordezkari bakarrari galdetu dio: Ea zergatik ez dion bere alderdiak AENAri eskatzen pistaren murrizte lanak bertan behera utz ditzan, edo besterik ezean une batez geldi ditzan?. AENAk hau da Alderdi Popularrak, jarraitu du Maije Zelaiak, esleitu ditu jada hemendik gutxira hasiko diren pista murrizketa lanak.

Duela aste bete, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak Sustapen Ministroari aireportuaren egoeraz galdetu zion eta hauxe jaso zuen erantzuna: El ministerio de fomento considera ya, que el aeropuerto de Donostia tiene garantizadas tanto la supervivencia como sus funciones. Prueba de ello son los excelentes datos de tráfico que ha tenido a lo largo del año 2016, con un incremento de pasajeros del orden del 3,7%".

Zelaiak adierazi du, Eusko Alderdi Jeltzalean argi daukagula zerbait egin behar dugula Donostiako aireportua bizirik mantentzeko eta egingo dugula gure eskuetan dagoen guztia. Denok dakigu pistaren luzapena lortzea zaila dela eta horregatik gure apustua beste neurri batzuen aldekoa da, beste aukera teknikoen aldekoa. Ortzibian aztertzen ari diren aukera teknikoen aldekoa.

Azkenik aireportuko langileak ekarri ditu gogora EAJren elkartasuna adierazteko eta era berean bere etorkizuna Madrilen jokatzen dela ohartarazteko. Honela, Espainiako gobernuari Aireportuen transferentziaren eskumena aldarrikatu du beste behin, Eusko Jaurlaritzak Donostiako aireportua hobe kudeatuko duelakoaren konbentzimenduan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...