Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/08

DBE oinarrizko elementu bilakatu da justizia soziala mantentzeko unean eta elkartasunean oinarritutako politika egiteko modu baten ikur

Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaileak Podemos eta EH Bildu gonbidatu ditu “demagogia eta oposizio hutsa” alde batera utz ditzaten, eta Eusko Legebiltzarrean DBE berritzeko zabalduko den batzorde txostengilean parte har dezaten, bere ekarpenak eginez sistema hobetzeko asmoz
Maria Eugenia Arrizabalaga

Maria Eugenia Arrizabalaga Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaur goizean egindako Osoko Bilkuraren ostean Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruz aurkeztutako ebazpen-proposamenaren inguruan azpimarratu du, DBEk gizarte kohesionatuta mantendu eta Euskadi gogor jo duen krisi ekonomiakoari aurre egiteko unean.

Bozeramaile jeltzalearen hitzetan, DBE Estatuak ematen dituen laguntzen %50 suposatzen du, Euskadiko biztanleria %6 besterik ez izan arren. Horrek, familien kontsumo maila eutsi, eta era berean, ekonomiari orokorrean hobe eustea ahalbidetu du eta funtsezkoa izan da familien gehiegizko zorpetze mailari eusteko.

Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du, DBE oinarrizko elementu bilakatu dela justizia soziala mantentzeko unean, eta elkartasun eta ausardian oinarritutako politika egiteko modu baten ikur, bi elementuoi zuhurtzia eta zentzua gehituz. Jarraian esan du, gure diru sarreren berme sistema oso tresna egokia dela laguntzaren onuradun direnen gizarteratze eta lan integrazio arlotan. Horrexegatik, Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldearen izenean, Podemos eta EH Bildu gonbidatu ditu demagogia eta oposizio hutsa alde batera utz ditzaten, eta Eusko Legebiltzarrean DBE berritzeko zabalduko den batzorde txostengilean parte har dezaten, bere ekarpenak eginez sistema hobetzeko asmoz, ausardia zuhurtzia eta elkartasuna ardatz, zentzuarekin konbinatuz.

Azkenik, Arrizabalagak hainbat datu ekarri ditu oposizioaren salaketei aurre egiteko. Besteak beste gogora ekarri du, Nafarroan EH Bildu, Podemos, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Bai taldeen botoekin onartu den Errenta Bermatua KPIri lotuta dagoela eta ez gutxieneko soldatari; eta prestazio honen kopuruak Euskadikoen azpitik daudela kasu gehienetan

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...