Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/02/08

Osoko bilkura Batzar Nagusietan

Eusko Abertzaleak EAJ-PNV taldeko Nekane Iribar batzarkidea oso pozik azaldu da gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan jorratu den azken puntuak, Gipuzkoan pobrezia energetikoa murrizteari buruzkoak, jaso duen adostasun mailagatik. Gomiztegiko harrobia ere izan dute hizpide. EAJk azpimarratu du ingurumen-inpaktu adierazpena izango dela Gomiztegiko harrobia handitzeko eskaera onartu edo bertan behera uzteko eskaerari erantzuna emango diona
Osoko bilkura Batzar Nagusietan

Nekane Iribarrek bere hitzaldia hasi du gogora ekarriz urte eta erdi pasatxo honetan hirugarren aldia dela pobrezia energetikoaren gaia ekartzen dugula Batzar Nagusietara. Gai honek sortzen duen kezkaren adierazgarri argia. Era honetan, aurreko interbentzio batean Eusko Jaurlaritza pobrezia energetikoak eragindako arazoei urre egiteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzen 4/2011 Dekretuan aldaketa batzuk egitekotan zela aipatu zuela gogorarazi du. Hau dela eta bere poza azaldu du Eusko Jaurlaritzak aipatu dekretuaren aldaketa gauzatu duelako, pobrezia energetikoaren kontzeptua dekretuan txertatuz. “Eta hauxe da gure eginbeharra ezta?” galdetu du bozeramaile jeltzaleak. “Gure erantzun eta ekintzak, egoera berrietara egokitzea”. 

Baina Foru Aldundia ere azpimarratu du, bere etxeko-lanak egiten ari da, eta azken urteetako lanari jarraituz, Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia jarri du abian, hiru helburu nagusi dituela oinarri: pobrezia energetikoaren eta bere kausekin harremana duten adierazleak antzematea, instituzioak tokian tokiko entitateak eta eragileak baliabide informatiko eta dokumentalez hornitzea ondoren plangintza bat egiteko eta azkenik, herritarrak sentsibilizatzea gai honen inguruan.

Gogora ekarri nahi izan du, aurreko astean otsailaren 2an, Gasteizko Legebiltzarrean PP izan ezik, beste alderdi politiko guztiak gai izan garela gai honen inguruan ebazpen bat onartzeko. Ebazpen honen ondorioz herritarrek energiaren alorrean jasaten dituzten gabeziei buruzko adierazleak ezarriko dira, kontsumitzaile kaltebera nor den definitzeko. Aipatu nahi izan du Nekane Iribarrek, energía efizientzia oinarri izango duten etxebizitzak birgaitzeko berariazko egitasmoa sortu izana.

Azkenik Nekane Iribar jeltzaleak esan du, onartutako ebazpeneko azken puntuak lege berri bat egitearena, ez dagoela gure esku eta aukera baliatu du gure eskumen guztien defentsa egiteko gure herritarren onbeharrez.

Gomiztegiko harrobia

Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldeak Gomiztegiko Oñatiko harrobiari buruzko aurkeztutako osoko zuzenketa defendatu du gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran, azpimarratuz abian jarritako ingurumen-inpaktu ebaluazio prozedurak berme legal guztiak betetzen dituela eta proiektuak ingurumen legedia beteko duela edo aldiz, proiektuaren baztertze edota aldatzea bermatuko dituela era berean.

Guzti hau, araututako prozedura baten bitartez tramitatzen ari da, eta aipatu prozedurak kontuan hartuko ditu noski proiektu handitzearen kokapena: naturagune babestua, bereziki kaltebera, ingurumen-inpaktu ebaluazio 21/2013 legeak, 3/1998 Euskadiko Ingurumen legeak eta babestutako ingurune araudiak agindu bezala. EAJ-PNV azpimarratu du, afera honen inguruan ingurumen organoak emango duen ebazpena loteslea izango dela. Beraz, proiektuaren bideragarritasuna edo bideragarritasun eza modu teknikoan aztertzen ari da, bereziki kontuan hartuta harrobiaren kokapena eta babestutako naturagune batez ari garela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...