Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/01/31

Iridoyk aurkeztu du Irungo birgaitze eta berroneratzeko plana

Xabier Iridoyk azpimarratu nahi izan du "Multzo urbanoak birgaitu eta berroneratzeko planteamendu berri honen helburua zera dela, bizigarritasun baldintzetan hutsuneak dituzten multzo urbanoetako etxebizitzetan bizi diren pertsonen bizi baldintzak hobetzea"
Xabier Iridoy

Xabier Iridoy, Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza ordezkariak astelehen honetan aurkeztu du arloak dituen helburuetako bat, eta plan hori behar bezala aurrera eramateko emango diren urratsak.

"Hirigintza arloaren helburuetako bat hurrena eraikinen birgaitze eta kontserbazio alorrean lan egitea da " adierazi du Iridoyk. Urtero Arloak udal aurrekontu bat izaten du laguntzetarako, jabeek eta bizilagunen komunitateek neurriak har ditzaten kontserbazio obrak egiteko, zehazki, eraikinetako eta etxebizitzetako irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duten obrak. "Baina orain beste urrats bat eman nahi dugu eta neurri batzuk hartuko ditugu multzo urbanoetan berroneratze eta berrikuntza lanak egiteko".

Lan horiek plan batean jasoko dira eta bertan adieraziko da hiriko hainbat multzo urbano, zeinean ikusi den irisgarritasun alorrean arazo larria duela eta eraikinetan bizigarritasun baldintza desegokiak dituztela, esaterako: isolamendu termiko eta akustikoetan edo eraginkortasun energetikoan arazoak. 

Beraz, Udalak hainbat ikerketa egin nahi du eta gero arazoak dituen zonalde urbano horretako jabeei proposatuko die egin beharreko hobekuntzen programa bat, identifikatu diren arazoak konpontzeko bidean jartzeko. Eta Irungo multzo urbano desberdinen artean nabarmentzen da adibidez Iñigo de Loyola kalearen ingurua, eta zonalde horretan egingo da planean jasotako jardueretako bat.

Prozesu metodologikoa 

Lehenik eta behin, beharrezko informazioa jasoko da eremu urbano zehatzaren berrikuntza integrala gauzatzeko. Gero, eraikinen eta inguruko urbanizazioaren benetako kontserbazio egoeraren inguruko diagnostiko teknikoa egingo da. Eta egiten den balorazioan oinarrituta, esku hartzeko proposamen teknikoak planteatuko dira.

Bitartean, gainera, bizilagunen artean parte-hartze prozesu bat aurrera eramango da. Proposatzen zaizkien konponbideez informatuko da bileretan, eta benetako kostuaren eta beharko den epearen berri ere emango da.

Era berean, behin zenbat kostako den jakinda eta Administrazio Publiko desberdinen laguntza programak ezagututa, jarraitu beharreko kudeaketa eredua erabakiko da.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...