Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/01/24

EAJrentzat lehentasuna da bukatu gabe dauden, edota hondatze eta degradazio itsura duten zonaldeetan jardutea

Xabier Iridoyk, Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkariak, Alzukaitz gunean hirigintzaren alorrean emango diren azken pausuak aurkeztu ditu astearte honetan
Xabier Iridoy

Eremu honetako hirigintza garapena baimendu zuen bizitoki-antolamendua 2005eko otsailak 1ean onartu zen behin betiko, nahiz eta 2010eko otsailak 24ean hainbat aldakuntza izan zituen. "Lehentasuna da niretzat, Alzukaitz bezalako hiri esparruetan, oraindik bukatu gabe daudenetan, baita hondatze eta degradazio itsura duten zonaldeetan jardutea" esan du Hirigintzako ordezkariak. 

250 etxebizitza eraiki dira momentura arte, orain hurrengo beste 36 eraikitzen dabiltza. Behin hauek bukatzean, 38 etxebizitza gehiagorako lizentzia ere prest dute, hartara 40 etxebizitzako beste bi bloke gehiago geratuko lirateke eraikitzeko eta hala ingurua osatzeko. Arlotik enpresa eraikitzaileak, azken bi blokeen lizentzia eskaeraren tramitazioa amaitzen dabil egun. Beraz, guztira 114 etxebizitza izango dira, eta horiekin ingurua 364 etxebizitzetara iritsiko da.

Behin obra hauek bukatzen direnean, Palmera Monteroko ordenazioa guztiz burututa geratuko da. Bere garaian, bertan zen izaera industrialeko eraikina behera bota zuten, hainbat helburu garatu ahal izateko, besteak beste; Artiako ubidearen berreskuratzea, Alzukaitz eta Palmera Montero inguruak elkarlotzea eta baita Juan Vollmer plazako hego fatxada mugatzea ere.

Are gehiago, Alzukaitzen hegoaldean eraiki diren etxebizitzek Palmera Monteroko eraikinen ezaugarriak kontuan dituzte. "Arlotik, hemendik urtebetera lehen okupazioko lizentziak eskaini  ahal izango ditugula uste dugu" jakinarazi du Iridoyk. "Vollmerreko errotonda ixten duten eraikinak bukatutzat emanez".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...