Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2017/01/10

Gipuzkoako EAJ-PNV batzarkide taldearen jakinarazpena

2013an balorizazio energetikorako instalazioa egiteko esleipen-kontratua eteteko erabakia hartu zuten aurreko gobernu taldeko kudeatzaileek (Bilduk) eta hori eraikitzeko UTEak. Kontratu hori eteteari buruz eman den epaia dela eta, Alderdi Sozialistak Batzar Nagusietan ikerketa batzordea eratzeko asmoa azaldu du eta hori dela eta, EAJ-PNVk honako hauek adierazi nahi ditu:
Maria Eugenia Arrizabalaga

1.- Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeak ez du gatazkak elikatzeko inolako asmorik, ezta, dagoeneko urte gehiegi dirauten eztabaida antzuetan liskartu nahi ere.

2.- Koalizioko foru gobernuak badu, dagoeneko, Gipuzkoan bizi dugun hondakinen kudeaketaren arazo larriaren irtenbidea bideratua eta gure borondatea da, Batzar Nagusietatik bultzada ematea Gipuzkoak ahalik eta proiektu aurreratuena izateko, bai teknologikoki, baita ingurumen aldetik ere.

3.- Aurreko Gobernuaren arduragabekeriak beste lizitazio bat egin beharra ekarri du, eta gainera, formula publiko-pribatu bidez egin behar izan da, sortutako galera ekonomiko larria medio.

4.- Jakin berri dugun epaia dela eta – zeinak ezartzen duen Bilduk aginte-desbideratze argia egin zuela eta hartutako erabakiekiko eskumenik gabe jardun zuela, Batzar Nagusietan bere garaian salatu genuen bezala – bistan da argi geratu den erantzukizun politikoa dagoela, eta aurreko Bildukoen kudeatzaileen ardura dela soil soilik.

5.- Bestetik, Bilduko aurreko kudeatzaileek beste mota bateko balizko hutsegiteak egin izan badituzte, ikuspuntu juridiko eta ekonomikotik aztertu beharko dira, beti ere, beharrezko zorroztasun teknikoz. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...