Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalaren 2017ko aurrekontua onartu da
Donostiako Udalaren udalbatzak 2017rako aurrekontua onartu du. Guztira, 416.260.408,47 euroko aurrekontua izango du, hau da, 2016ko proiektua baino %10 handiagoa. Inbertsioak lehenesten dira, ekonomiaren suspertzea sendotzeko eta gizarte-gastua indartzeko. Udal gobernuak akordioak egin ditu udal talde guztiekin eta, guztira, taldeek egindako 61 zuzenketa adostu ditu – 2,3 milioi euro
Donostiako Udalak 2017ko aurrekontua onartu du gaur goizeko udalbatzan. Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Domínguez-Macayak azaldu du, Udalak 416.260.408,47 euroko aurrekontua izango duela eta, bertan, inbertsioak lehenesten direla, ekonomiaren suspertzea sendotzeko eta gizarte-gastua indartzeko.
Horren harian, Jaime Domínguez-Macayak honakoa esan du: “Aurrekontuaren oreka bermatuta dago. Gainera, aurrekontuak inbertsio-esfortzu handia egiten du; izan ere, gastu arruntak %2,41 handitzen dira, kapital-gastuak %47,32 handitzen dira, eta inbertsioak %68,87 handituko dira”. Hortaz, Domínguez-Macaya-k esan du, inbertsioak handitu izanak Udalari ahalbidetuko diola aurrekontu orekatua izatea epe luzean.
Era berean, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak azpimarratu du, Udal gobernuak udal-talde guztiekin akordioak egin dituela, eta ondorioz, 61 zuzenketa adostu dituela – 2,3 milioi euro –. Hortaz, Udal gobernuak negoziatzeko esfortzua egin du, oposizioko taldeek aurrekontuen behin betiko proiektuarekin bat egiteko.
Jaime Domínguez-Macayak, halaber, segidakoa adierazi du: “2017ko aurrekontua da azken bost urteetan gizarte-gastuan inbertsio gehien egiten duena eta, hain zuzen ere, 2013an baino 4.058.000 euro gehiago. Eta guztira aurrekontuaren %6,5 gizarte-gastuetarako izango da”. Ogasun eta Finantzetako zinegotziak berak azaldu duenez, 2017an Gizarte Ekintza sailean 2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egingo dira; Gizarte Larrialdietarako Laguntzak osatzeko 1.952.000 euro bideratuko dira; Kooperaziorako 1.536.000 euro; 792.000 berdintasun programetarako”.
Gainera, Domínguez-Macayak azpimarratu du, 2017ko aurrekontuak islatzen duela udal gobernuaren apustua etxebizitza sustatzearen alde – Donostiako Etxegintzak 11 milioi euro gehiagoko aurrekontua izango du –, administrazioa modernizatzearen alde – 1,5 milioi euroko inbertsioa egingo da zerbitzariak eta ekipamenduak berritzeko, betiere, hiritarrek administrazioarekin harreman elektronikoa hobetzeko –, Ekialdeko distrituaren alde, eta kulturaren alde – Kultura departamentuko aurrekontua 2 milioi euro gehiagokoa izango da Europako Kultura Hiriburutzaren legatua kudeatzeko –
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


