Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosatzen proiektua eredutzat hartu dute
“Tokiko Agenda 21 eta praktika onak” jardunaldien 16. edizioa gauzatu da Antsoainen, Nafarroako Gobernuak antolatuta, eta Tolosatzen proiektua aurkeztu dute bertan Garikoitz Lekuona Tolosako Udaleko partehartze koordinatzaileak eta Iñigo Muñoz ingurumen teknikariak, Joseba Ormazabal, Gardentasuna, Partaidetza eta Informazioaren Gizartearen zinegotziaren gidaritzapean
Agenda 21en lan metodologia oinarri izanik sortutako prozesuak oihartzuna lortu du gure herriko mugetatik haratago ere, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, zein Nafarroako Gobernuak, interes berezia adierazi dute lanarekiko. Hori horrela, Nafarroako udalerrien %90ari eragiten dion Nafarroako Agenda 21 jardunaldietan Tolosatzenen filosofia, jarduna, orainarteko lana eta etorkizuna izan zituzten hizpide.
Joseba Ormazabal zinegotziak proiektuarekiko erakunde ezberdinak adierazten ari diren “interesa” azpimarratu du: “proiektuak aurrera egin ahala eta ezagutara ematearekin batera, proiektua babes gehiago ari da jasotzen, batez ere herritarren aldetik. Eskertzekoa dudarik gabe”. Partehartzea udalaren lan egiteko dinamiketan txertatzen ari direla azpimarratu du: “eguneroko jarduna bilakatzen ari da herritarren iritzia jaso eta Udalaren erabakietan islada izatea, eguneroko erronak eta beharrei tresna eraberrituekin erantzuna emanaz”.
Oinarrian, Gobernantza eredu berri bat artikulatzea du helburu Tolosatzen prozesuak. Agenda 21en barruan lantzen diren ingurumen gaiez gain, politika sozial eta ekonomikoak ere tratatzea hain zuzen. Eta hori guztia, Udalaren eguneroko jardunean sistematizatuz eta zeharkakotasuna, genero ikuspegia, parte hartzea, gardentasuna, gobernantza ona eta jasangarritasuna ezaugarritzat izanik.
Azaroaren 8 eta 15ean burututako prozesuetan datozen 10 urteei begirako plangintza estrategikoa eta 2017 urteari begira aurrekontuetan islada izango duten lehen ekintza zerrenda proposatu zituzten herritarrek. Orain berriz guzti hauek teknikoki eta politikoki landu dira eta 2017ko lehen hiruhilekoan Udalbatzak Plangintza Estraegikoa onartuko du.
Hortik aurrera, urtez urte eta alorrez alor onartutako ekintzen jarraipena egitea, betetze mailaren ebaluazioa eta hurrengo urteei begirako ekintzak zehaztea izango da Tolosatzen proiektuko kideen lana. Joseba Ormazabal zinegotziak azpimarratu bezala “herritarrak udalgintzaren ardatz bilakatu daitezen eta elkarlana ohiko lan eredu bilakatu dadin. Horretan ari gara lanean”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


