Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/12/13

Maialen Gurrutxaga, Estibaliz Larrauri eta Begoña Otalora akreditatu egin dira Eusko Legebiltzarrean

Hiru legebiltzarkide berriek Arantza Tapia, Estefania Beltran de Heredia eta Josu Erkoreka sailburuen lekua hartu dute; izan ere, hirurek euren akta eman zuten sailburuen lana egiteko Eusko Jaurlaritzan
Maialen Gurrutxaga

EAJ-PNV legebiltzar-taldeak hiru legebiltzarkide berri ditu Arantza Tapia, Estefania Beltran de Heredia eta Josu Erkorekaren jesarlekuak betetzeko. Euren ordez, Maialen Gurrutxaga gipuzkoarrak, Estibaliz Larrauri arabarrak eta Begoña Otalora bizkaitarrak, hurrenez hurren, hartu dute lekua.

Gurrutxaga Elgoibarrekoa da eta 24 urte ditu, beraz, Legebiltzarreko legebiltzarkiderik gazteena izango da XI. legegintzaldian. Kimikan graduduna da, eta, egun zinegotzia da Elgoibarreko Udalean.

Larrauri Amurrion jaioa da eta Ekonomia-zuzenbidean lizentziaduna da. Egun, zuzenbide-teknikoa da Trapagaraneko Udalean (Bizkaia).

Otalora BIlbokoa da eta Zuzenbidean lizentziaduna. Enpresetarako zuzenbideko-aholkuraritzan masterra dauka eta bere ibilbide profesionala Administrazio Publikoarekin egon da lotuta, batez ere, zerbitzu orokorren, giza-baliabideen eta ekonomia-erregimenen arduradun bezala.

Hiru legebiltzarkideek euren kargua hartuko dute Gasteizko ganbaran, osteguneko Ohiko Osoko Bilkuran.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...