Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/11/29

2017 urtean hasiko dira gazteentzako apartamentuak eraikitzen

Xabier Iridoyk ezagutzera eman du Oinaurren gazteentzat egingo diren bizitokiak eraikitzeko oinarrizko proiektuaren eta gauzatzeko proiektuaren kontratazioa esleitu dela, eta etxebizitza hauek bete behar dituzten baldintzen berri ere eman du
Xabier Iridoy

Irunvi elkarteak lehiaketa bat ireki zuen Oinaurreko partzela batean, Jostun kalean, zuzkidura-bizitokiak garatzeko oinarrizko proiektuak eta gauzatzeko proiektuak jasotzeko. Proiektu horien arabera 40-50 m2c-ko 30 apartamendu inguru eraikiko dira gazteentzako alokairuan erabiltzeko. Lurzoru publikoan eraikiko dira eta eraikuntza eta jabetza udalarenak izango dira eta alokairuen kudeaketa Eusko Jaurlaritzari emango zaio. Joan den uztailean Irunvi elkarteak guztira 21 eskaintza jaso zituen bere deialdiari erantzunez.

Eskaintza teknikoa eta proposamen ekonomikoa baloratu ondoren, Kontratazio Mahaiak proposatu zuen oinarrizko proiektua eta gauzatzeko proiektua REHABITE AHOLKULARITZA TEKNIKOA, SLP enpresari esleitzea. Xabier Iridoyk azaldu duenez: "baloratu da baita ere bizitokien bereizmen egokia eta haien eta elementu komunen artean ezartzen diren harremanak, erabilerak eta eguneko eta gaueko guneak ondoan daudelako bizitokien artean eragozpenak saihesteko moduko banaketa lortzea eta bizitokiari dagozkion gune eratxikien bereizmen funtzional egokia".

Apartamenduak eskuratu ahal izateko eskatzaileek hogeita hamabost urte baino gutxiago izan behar dute eta apartamendu bakoitzaren alokairua, gainera, gehienez bost urterako izango da, horrela errotazioa sustatu nahi delako.

"1,5 milioi eurorekin gutxi gora behera 33 apartamendu egin genitzake eta Eusko Jaurlaritzak Alberto Larzabaleko partzelan eraikiko dituen 41 apartamenduekin batera, Irungo gazteen artean dagoen demandari erantzuten hasiko gara. 74 apartamendu horiek eraikitzeko obrak 2017 urtean hasiko dira" azpimarratu du Iridoyk.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...