Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/11/10

EAJ-PNVk elkarrizketa anitza eta hausnarketa kritikoa sustatu nahi ditu "inoiz gehiago errepikatu beharko ez den iraganekoari buruz"

Ordezkari jeltzaleek `Memoriaren Eguna´ izenekoaren kariaz euskal erakundeek "bizi izandakoaren mina gogoratzeko, biktima guztiak salbuespenik gabe gogoratzeko eta iraganeko izuak ez errepikatzeko" antolatu dituzten ekitaldi guztietan parte hartu dute.
Bakartxo Tejeria

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidente anderea izan dira gaur Gasteizko Ganberak biktima guztiak gogoratzeko ospatu duen ekitaldi instituzionaleko buruak. Beraiekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta EAJ-PNVko legebiltzarkideak. Tejeríak irakurri duen adierazpenean euskal hiritargo osoari eskatu zaio ahaz ez ditzala "iragana eta gizarte osoak -eta bereziki, min bidegabea eta sufrimendua aitortu behar zaien biktimek- nozitu dituzten ondorio dramatikoak". "Biktima horiei zor baitiegu elkartasuna,hurbiltasuna,egia,aitortza eta erreparazioa".

Euskal Ganberako Presidente andrearen hitzak entzun ondoren, lore eskaintza egin da "Gauerdiko Iparrorratza" eskulturaren ondoan eta bertan parte hartu dute legebiltzarrean ordezkatuta dauden legebiltzar guztiek Partido Popularrekoak izan ezik. Ondoren, bi minutuko isilunea gorde da eta ekitaldiari amaiera eman zaio "Agur Jaunak" abestiarekin.

EAJ-PNVren burukide eta ordezkariak izan dira Euskadin gaur egin diren ekitaldietan. Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro González, Arabako Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran izan dira gaur Arabako Batzar Nagusiek, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak elkarrekin egin duten ekitaldian. Hiriburuko Udaletxe aurrean egin den elkarretaratze isilean izan dira Foru Ganberako Mahaiko kideak, batzarkideak eta prokuradoreak. EAJ-PNVren ordezkari gisa ere izan dira Itziar Gonzalo, Jaione Aguire eta Iñaki Prusilla zinegotziak; Foru Gobernuko kide guztiak; eta Izaskun Moyua, Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramailea dena.

Bilbon, ekitaldia Doña Casilda parkean egin da Juan María Aburto alkatea buru izan delarik. Aburtok ondoan izan ditu Unai Rementeria Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusia eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente andre Ana Otadui. Ekitaldi horretan izan dira Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxa.

Gipuzkoan, Batzar Nagusiek beste ekitaldi bat egin dute Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanorekin, Gipuzkoako diputatuekin eta Maribel Vaquero foru erakundeko Bake eta Bizikidetza Zuzendari andrearekin. Donostiako Udalak Alderdi Ederren egin duen elkarretaratzean, Eneko Goia alkatea izan da Donostiako zinegotzi eta hiritarrekin batera.

Memoriaren Eguna gaur arratsaldean amaituko da Doña Casilda parkean Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango duen ekitaldian. Ekitaldi horretan parte hartuko dute Gasteizko exekutiboko kideek, euskal erakundeetako ordezkariek, Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek eta herrialde exekutiba jeltzaleetako burukideek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...