Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/11/09

Adaxkako langileek bizi duten egoera, Bilduren aurreko foru gobernuak hartutako erabaki okerren ondorio zuzena da

Foru Aldundiak klausula sozialak txertatzeari buruzko 4/2013 foru araua betetzen du, estatuko Auzitegi Gorenak estatuko abokatutzaren eskariaz indargabe utzitako atalak izan ezik
Maria Eugenia Arrizabalaga

Maria Eugenia Arrizabalaga Eusko Abertzaleak-EAJ taldeko bozemaileak, gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako Osoko Bilkuraren ostean, “Foru –sektore publikoaren obra publikoetako kontratuetan klausula sozialak txertatzeari buruzko 4/2013 Foru Araua betetzeko eskaera” inguruan adierazi du, “Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatu foru araua betetzen duela, Estatuko Abokatutza “prestu” eta “arduratsuaren” eskariaz, Estatuko Auzitegi Gorenak indargabe utzitako atalak izan ezik”. “Azpimarratzekoa da, Estatuko Abokatutzak azken urteotan erakusten duen “ardura” edozein euskal erakunderen arauren aurka jotzerakoan” nabarmendu du.

Arrizabalagak argi utzi nahi izan du, “egun langileen eta Aldi Baterako Enpresa Elkarteen artean sortutako lan arazoak, ez dira hitzarmenak betetzen ez direlako edota lan jardueraren arriskuaren ondorio. Eta esandakoaren adibide argiena, Enplegu Departamentuak ELA sindikatuak jarritako salaketa guztiak artxibatu izana da”.

Eusko Abertzaleak-EAJ batzarkide taldeko bozeramaileak adierazi du “Foru Aldundiak segurtasun eta osasun kontrol mekanismoak ezarriak ditu errepideetako mantentze zerbitzuen esleipenetan. Hala, adjudikaziodun enpresek Bilduk 4/2013 Foru Arauan jasotako baldintza guztiak betetzen dituzte”.

Adaxkako langileei dagokionez aldiz, Arrizabalagak, “Adaxkako langileek bizi duten egoera lazgarria, Bilduren foru gobernu garaian langileon izenak subrogazio zerrendetan sartu ez izanaren ondorio zuzena dela” azpimarratu nahi izan du.

Esandako guztia dela eta, Maria Eugenia Arrizabalagak EH Bilduri zuzendutako “aholkuaz” amaitu du esanez, “EH Bildu zentzudunago izan behar luke, bere aurreko foru gobernuaren kudeaketaren ondorio zuzena diren gaiak, egungo foru gobernuaren aurka politikoki erabili aurretik”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...