Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2016/11/05
Arrasateko EAJ-PNVren komunikatua
Arrasateko batzokiaren eta bere bi langileren aurkako erasoa salatu eta gaitzetsi egin du EAJ-PNVk
Bart gauean, hiru pertsonak pintura gorrizko boteak bota zizkioten Arrasateko batzokiko bi langileri euren lanpostutik irteten ari zirela.
Arrasateko batzokiaren eta bere bi langileren aurkako eraso honen aurrean, EAJ-PNVk honako hau adierazi nahi du:
- Erabat baztertu eta salatu egin nahi du.
- Salatu egiten du horrelako gertaerak berriro eramaten gaituela uste genuen gainditutako garaira.
- Gogora ekartzen du horrelako jokaerak ez duela inolako lekurik gurea bezalako herri demokratiko batean; eta gainera, are eta gehiago ulertezina da euskal gizarteak bakea eta bizikidetza sendotzeko urratsak ematea eskatzen duelako.
- Nabarmentzen du, errespetu falta izateaz gain, horrelako gertaerak bizikidetzaren aurkako erasoa direla.
EAJ-PNVk berretsi egiten du gure herriarentzat bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizunarekin, hots, salbuespenik gabe giza-eskubide oro errespetatzean oinarritutakoa.
Halaber, EAJ-PNVk Udalaren Bozeramaile Batzordea deitzea eskatu du, datorren astelehenean, azaroaren 7an, 17:30ean, gertaera larri hauek baloratzeko.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


