Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/10/03

EAJ-PNV batzarkide taldearen mozioek Aldundiak abian jarritako plan estrategikoa berretsi dute

Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren ostean Xabier Ezeizabarrenak adierazi du gure batzarkide taldeak aurkeztutako mozioek suspertze ekonomikoa eta enplegu sustapenari lehentasuna eman diotela
Xabier Ezeizabarrena

Xabier Ezeizabarrenak gaurko osoko bilkuran onartuak izan diren mozioen (67) kopuru altuaren datua azpimarratu du, mozio horiei erdibidetutako beste 15 gehitu behar dizkiogularik. "Datu horrek argi eta garbi azaltzen du gobernu taldearen jarrera akordioetara iristeko unean", Gipuzkoak aurrera egin dezan babes eta onespen zabalak lortze bidean, oposizioak aurkeztutako 42 mozio onartu ditugularik.

Ezeizabarrenak esan du, gobernu taldeak legealdi hasieran ezarri zuen plan estrategikoaren ildo nagusien sakontze prozesuan jarraitzen duela. Hala nola, Gizarte Politika arloan, Elkar-Ekin programaren garapena, Gizarte Zerbitzuen Maparen garapena edota Kabiari buruzkoa. Iruzur fiskalaren aurkako borrokan edo Ekonomia Suspertzeko Planaren arloan, enplegu publikoari erreparatuz baita kalitatezko enpleguari buruzkoa edo langileek enpresen kapital sozialean duten partaidetzari buruz. Guzti hau, Pasaialdean enplegua sortzeko plangintza bereziari buruzkoa, GI-632 errepidean eta N-1 errepidean dauden ezponden mantenuaren inguruan edota Irun-Hondarribia lotuko dituen bidegorriari buruzkoa. 

Azpimarragarria da ere biolentzia matxista eta sexistari ekingo dion legealdi planaren lanketari buruzko mozioa. Batzar Nagusiek erabateko gehiengoz berretsi dute egun indarrean dagoen balorazio energetiko instalazioaren eraikuntza eta hondakinen kudeaketa plana, pobrezia energetikoa eta aldaketa klimatikoaren aurkako estrategia lantzearekin batera.

Normalizazio politikoari dagokionez, kartzela politika urruntzailea pairatzen ari diren preso eta familiei babesa emateko mozioa ere aurkeztu dugu. Baita bakea eta elkarbizitzaren aldeko mozioak. Kultura arloan, Tabakaleran ikus-entzunezko sektorearekin lortutako akordioa ere azpimarratu du, Ezeizabarrenak.

Azkenik, erabakitzeko eskubidearen inguruan, Xabier Ezeizabarrenak, argi eta garbi utzi nahi izan du Eusko Abertzaleak EAJ-PNV batzarkide taldearen jarrera “erabakitzeko eskubidea ongizatearen gizartea gauzatzeko gure ahalmen politikoa eta ekonomikoa egituratzen duen kontzeptua da. Horrenbestez, kontzeptu beraren garrantziaz eta nazioarteko onarpenaren garrantziaz, ohartarazi nahi izan dugu Foru Aldundia gure ganberaren iritzia ezagut dezan, Eskozian berriki gertatu antzera”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...