Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk sinesgarritasuna du, “herri honetan sinesten dugulako eta, beti, soilik demokratikoak diren bideen aldeko apustua egin dugulako
“Herri honetako alderdi politiko bakarra da bi baldintzak horiek betetzen dituena” erantsi du
“Zure herriarengan sinetsi, errespetatu eta dituen iritziak defendatu” eta erabaki estrategikoetan asmatu, horiek dira politikan sinesgarritasun izateko funtsezko bi ezaugarri. “EAJ-PNVk dituen bi baldintza horiek bereizten dute Euskadiko gainerako alderdi politikoetatik” azpimarratu du EAJ-PNVko Gipuzkoako zerrendaburuak.
Datozen hauteskundeak “gure berezkoak dira, euskal hauteskundeak” direla adierazi ondoren, Egibarrek nabarmendu duenez, “politikan giltzarri da sinesgarritasuna izatea”. Eta hori lortzeko bi “baldintza” bete behar dira. Lehendabizikoa, “zuren herriarengan sinetsi, bertako jendearengan, beren iritzi eta erabakiak errespetatuz”. Eta gainera, estrategikoak izango diren erabakiak hartzerakoan asmatu behar da, “denboran zehar politikaren aldeko apustu argi eta garbia egin eta iraunaraztea, soilik demokratikoak diren bideei eutsitako politika” esan du. “EAJ-PNVren ibilbideak argi erakusten ditu bi baldintza horiek; eta bi baldintza horiekin jokatzeak sinesgarritasun handiena ematen dio Eusko Alderdi Jeltzalearen eskaintzari” adierazi du.
Hori dela eta, berak zehaztu duenez, euskal hauteskunde horietara aurkezten diren alderdietako batzuentzat, “beren herria, beren lehenengo herria, beren lehenengo nazioa ez da Euskadi, ez da Euskal Herria; eta errespetu osoz diot – bere nazio interesa herri honetatik kanpo duten alderdien sukurtsal/aukerak dira”.
Bigarren baldintzari buruz, berriz, nabarmendu du “ezker abertzalea bat-batean sartu da orain politikara, hamarkada luzetan herri honen gehiengoari bizkar emanda ibili ondoren, herri honen eskaera eta exijentziari bizkar emanda”. “Errespetua eta bide demokratikoak erabiltzea eskatzen du politikak” ohartarazi du.
“Bi baldintza horiek elkar hartzeak hain justu – zure herria maitatu, sinetsi eta defendatzea, eta soilik demokratikoak diren bideen aldeko apustu egitea –, egiten du EAJ-PNVren aukera izatea bideari aterabidea emango diona” laburtu du. “Azken finean, geroz eta gizarte justuagoa eta nazio librea erdiesteko, bere etorkizunaren jabe izango den nazioa erdiesteko, herri hau zuzendu duen, zuzenduko duen eta zuzentzen segitzea nahi duen aukera izatea;” bukatu du.
Joseba Egibar Mutrikun izan da gaur goizean, bertako alkate, Jose Angel Lizardi, eta beste hautagai jeltzale batzuekin batera.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


