Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/08/17

Lehendakaria da zerrendako burua Arabako lurraldean, Joseba Egibar Gipuzkoan eta Josu Erkoreka Bizkaian

EAJk Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako bere zerrendak aurkeztu ditu hauteskunde batzordeetan. Urkullu da lehendakarigaia eta Bakartxo Tejeria da Eusko Legebiltzarreko lehendakaritzarako hautagaia
Egibar, Tejeria, Urkullu eta Tapia

Argazkiak...

EAJren lege ordezkariek gaur goizean goiz aurkeztu dituzte, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskunde batzordeetan, irailaren 25eko EAEko hauteskundeetarako euren hautagaien zerrendak. Alderdi jeltzaleak erregistratu dituen zerrendak beraren Aberri Batzarrak joan zen maiatzaren 7an Gasteizen onartu zituen berberak dira. Hala, Iñigo Urkullu, berriro ere lehendakarigai dena, zerrendaburua izango da Araban. Jone Berriozabal izango da zerrendako bigarrena lurralde horretan, eta Estefanía Beltrán de Heredia hirugarrena. Josu Erkoreka izango da Bizkaiko zerrendako buru, eta Iñigo Iturrate eta Josune Gorospe, hurrenez hurren, bigarrena eta hirugarrena. Gipuzkoan Joseba Egibar izango da jeltzaleen zerrendako lehenengoa, Bakartxo Tejeria bigarrena eta Arantxa Tapia hirugarrena. Tejeria izango da Eusko Legebiltzarreko lehendakaritzarako hautagaia, azken legegintzaldian ere kargu horretan aritu eta gero.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...