Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/07/08

Alkateak Illunbe zenzenketak egiteko erabilerari buruzko kontsulta deituko du 2017ko otsailaren 19rako

Eneko Goiak aditzera eman die udal-taldeetako bozeramaileei eta ekimenaren sustatzaileei hurrengo astean ebazpenaren deialdia egingo duela
Alkateak Illunbe zenzenketak egiteko erabilerari buruzko kontsulta deituko du 2017ko otsailaren 19rako

Illunbe zezenketak egiteko erabiltzeari buruzko kontsultak data du. 2017ko otsailaren 19an izango da. Hala komunikatu die Donostiako alkate Eneko Goiak udal-taldeetako bozeramaileei eta ekimenaren sustatzaileei. Goiak kontsulta egiteko deialdia ebatziko du hurrengo astearen hasieran.

Hurrengo hilabeteotan Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde prozesuak eragina du araudian ezarritako epeetan. Izan ere, ezin da kontsultarik egin hauteskunde prozesuak abian daudenean. Horrenbestez, behin data erabakita, Udalak hauteskunde prozesuak suposatzen duen oztopoa gainditzen du eta kontsulta berme guztiekin eta operatiba guztiz prestatuta egin ahal izando du. 

Hurrengo asteko ebazpena eginda, alkateak Kontsulten gaineko Udal Araudiak ezarritakoa betetzen du, hau da, erroldaren %5 eskatuta kontsulta egiteko deialdia egingo du. Gogoratu behar da, ekimenak baleko 8.986 sinadura bildu zituela eta, ondorioz, kontsulta egiteko prozesua martxan jarri zela, betiere, udal-araudia jarraituz.

Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epai batek Donostiako araudia indargabetu zuen, hain zuzen ere, lehengo legealdian aho batez onartu zen herri-kontsultak egiteko araudia. Donostiako Udaleko zerbitzu juridikoek helegitea aurkeztu zuten eta epaiaren zain daude.

Eneko Goiak beste behin azpimarratu du hiri-ekimenari bide emateko duen borondatea eta, ondorioz, hirian dagoen eztabaidari bide ematea behin betiko argitzeko. Hortaz, segidakoa adierazi du: “Udalak bere esku dagoen guztia egingo du herri-kontsulta data horretan egiteko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...