Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/06/29

Donostiako Udalak gardentasun ataria estreinatu du

Udalaren webgunearen atari berriak informazioa hobetu antolatzen du eta, ondorioz, errazagoa da ikusten eta lortzen
Juanra Viles

Lehendakaritza eta Gardentasun zinegotzi Juanra Vilesek Udalaren webgunearen gardentasun ataria aurkeztu du. Atarian hiritarrentzako informazioa hobeto antolatzen da, betiere Estatuko Gardentasun Legea eta Eusko Jaurlaritzaren tokiko entitateen Legea jarraituz, eta, beraz, errazagoa da informazioa ikusten eta lortzen.

Juanra Vilesek berak azaldu duenez, Udal Gobernua “sinistuta dago herritarrei zerbitzu hobea eskeintzeak administrazio irisgarri eta gardena izatea esan nahi duela”. Horregatik, datozen hilabeteotan emango diren urratsak “udal administrazio eraginkorrago eta irekiago bat izate aldera emango dira”, Vilesen esanetan.

Legeak Udala behartzen du hiritarrei informazioa irisgarria egiten, datuak babesteko Legeak edo segurtasunarentzat arriskutsua izan daitekeen informazioa izan ezik. Horrenbestez, Lehendakaritza eta Gardentasun departamentuak eta Udal Informatika Zentroak lanean jardun dute hilabetetan Legeak agindutako helburuak betetzeko. Horren haria, Vilesek honakoa gaineratu du: “Helburu horiek bete behar ditugu, baina, gardentasunean eta hiritarrei informazioa erraztu behar zaiela uste dugu”.

Atariak sei atal ditu eta, bertan, hiritarrek udal informazioa azkarrago eta errazago aurkitu ahal izango dute: Udala, Udal Kudeaketa, Hiritarrekin Harremana, Atal Ekonomikoa, Hirigintza eta Ingurumena, Udal Entitateak.

Lehendabiziko bietan – Udala eta Udal Kudeaketa – udalaren egituraren eta Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango da.

Hiritarren Harremana atalean, udal dokumentuetara sartzeko aukera erraztu egiten da, baita hainbat izapide on line egiteko aukera – besteak beste, alegazioak –. Horretarako, ezinbestekoa da ziurtagiri digitala izatea – NAN elektronikoa, hiritar txartela… -. Hala ere, Udala lanean ari da sinadura elektronikoa aurreratua martxan jartzeko. Udalaren asmoa da etorkizunean erabiltzaile eta pasahitza batekin sartu ahal izatea hardware gehigarria erabili gabe.

Atal Ekonomikoan, donostiarrek eta atarian sartzen direnek Udalaren aurrekontua zein inbertsio nagusien gaineko informazioa lortu ahal izango dute. Eta Hirigintza eta Ingurumena atalean, aldiz, besteak beste, segidaken informazioa egongo da: Plan Orokorra, indarrean dauden araudiak edota hirian dauden obrak.

Gainera, Legeak Udala derrigortzen du Udal kapilatitatea duten enpresek ere gardentasun ataria izatera. Hori dela-eta, atari berriko Udal Entitateen gaineko atalean hiritarrak entitateetako web guneetan errazago sartu ahal izango dira, izan ere, linkatuta egongo dira, bai gardentasun atarietan – baldin eta izango balute – edo entitate horien web atarietan.

Horrenbestez, Donostiako Udalak gardentasunean aurrerapausoak egiten jarraitzen du eta helburua honakoa da: hiritarrei gehiago gerturatzea.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...