Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Euskal herritarren borondatea errespetarazteko doa EAJ-PNV Madrilera
“Krisitik irten, bake eta elkarbizitza sendotu eta Euskadirentzat estatus berria" horiek dira PNVk defendatzen duen "euskal agenda" osatzen duten hiru ardatzak
Argazkiak...
Hauteskunde prozesua hasteko 24 ordu besterik falta ez direnean, Lurraldeko ordezkari jeltzale nagusienekin egin dute lan-bilera Kongresu eta Senaturako EAJ-PNVko zerrendaburu diren Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirrek.
Bileran Joseba Agirretxeak esan duen bezala "kanpainaren helburua da gipuzkoarrek -eta euskal herritarrek orokorrean- hausnar dezatela nortzuk defendatzen dituen hobekien herri honen interesak; eta hausnartu ondoren, eman dezatela bozka ekainaren 26an".
Agirretxearen iritziz “Euskal herritarrentzat ez da hain garrantzitsua nor izango den Espainiako gobernuaren presidente, hori, pasadizozkoa da guretzat, izan ere urteotako esperientziak erakutsi diguna da, euskal herritarren interesak defendatzerakoan, bai PPk nola Sozialistek, beren interesak jartzen dituztela gureen aurretik”. “Eta sortu diren alderdi espainol berriek ere gogo zentralizatzaile hori bera dute” esan du.
Horren aurrean, “PNVko diputatuak herri honen interesak eta eskubideak defendatzera goaz Madrilera, gaur egun, oraindik ere, han hartzen diren erabaki asko eta askok zuzenean eragiten digutelako”. “Agenda argia daramagu: euskal agenda” azpimarratu du, “euskal erakundeek hartzen dituzten erabakiak errespetaraztera joango gara, euskal herritarren borondatea errespetaraztera”.
“Krisitik irten, bake eta elkarbizitza sendotu eta Euskadirentzat estatus berria” horiek dira PNVk defendatzen duen "euskal agenda" osatzen duten hiru ardatzak. “Pasa den urte-erdian, lau alderdi espainolek –PP, PSOE, Podemos eta Ciudadanos – gobernua osatzeko negoziazioan bazter utzi duten agenda”.
Hori horrela, Agirretxeak azpimarratu duenez “ez gaituzte helburuak – mamia – bakarrik bereizten, baita egiteko moduak ere”. “Ikuskizun penagarria izan dugu azken sei hilabeteotan, estatu mailako alderdiek eman dutena, alegia; guztion onerako aritu beharrean, nork bere interesak lehenetsi baititu” erantsi du. Politika egiteko modu horren ordez, “elkarrizketa eta adostasunaren kultura, gardentasunarena eta gertutasunarena” aldarrikatu du.
“Herri honek aurrera egin behar du, elkarbizitza politikorako marko berria behar du, errespetu eta berdintasunetik abiatuta; eta horretara goaz Madrilera, elkarbizitzarako estatus berria egia bihurtzera” esanez amaitu du hautagai jeltzaleak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


