Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalak eta Iberdrolak hitzarmena sinatuko dute elektrizitatea ez mozteko egoera zailan dauden donostiarrei
Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Udalaren eta elektrizitate enpresaren arteko lankidetza-hitzarmena eta Gizarte Ekintzako zinegotziari baimena eman dio sinatzekoDonostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du Udalak eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmena sinatuko dutela egoera zailan dauden donostiarrei, hain zuzen ere, Iberdrolako bezero diren donostiarrei, laguntzeko. Alkateak berak azaldu duenez, behin hitzarmena sinatuta, elektrizitate mozketa behar den guztia atzeratuko da, harik eta Udalak pertsona edo familia horren zorra ordaintzea bidezkoa den aztertu arte.
Horren harian, Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Hitzarmen honek Gizarte Larrialdiko Laguntzak (AES) osatzen lagunduko du. Gogoan izan, AES delakoek funtsezko tresna direla hiritarrei energia gastuak ordaintzen laguntzeko. Gainera, gogoratu behar da, 2015ean Udalak 750.117,77 euro bideratu zituela Gizarte Larrialdiko Laguntzetara, Donostiako hainbat familiri gastu horiek ordaintzen laguntzeko”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


