Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk babesa agertu dio euskarazko komunikabideak sustatzea helburua duen laguntza politikoari
Garbiñe Mendizabal legebiltzarkideak defendatu duenez, publizitatearen alorrean ekintza positiboaren politika egiten du Jaurlaritzak. “Publizitate guztia euskaraz eta gaztelaniaz diseinatzen da, euskarazko publizitaterako zati oso nabarmena gordeta”.
Eusko Legebiltzarrak EAJ-PNV eta PSE-EE legebiltzar taldeen arteko erdibideko zuzenketa onartu du gaur publizitate instituzionalezko euskararen eta gaztelaniaren erabilera orekatuari buruz. Izan ere, Legebiltzarrak eskatu du segi dezala euskarazko komunikabideak sustatzea helburu duen laguntza politikarekin. Hori dela eta, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio, erabil dezala ekintza positiboaren printzipioa publizitate instituzionalaren banaketa ezartzerakoan, eta gehitu dezala modu progresiboan euskarazko komunikabide ez publikoek jasotzen duten portzentajea, arrazoizko irizpideak aplikatuta.
Horren harira, Garbiñe Mendizabal EAJ-PNVko legebiltzarkideak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak iaz inbertitutakoa komunikabideak sustatzeko. “Jaurlaritzak 2015 urtean zehar, hamaika milioi euro baino gehiago inbertitu zuen komunikabideetan. Kopuru horretatik, bost milioi baino gehiago inbertitu zen euskarazko komunikabide pribatuetan, hau da, inbertsio guztiaren %46 baino gehiago euskarazko komunikabideetarako. Beraz, ez dago Gobernuaren konpromisoaren gaineko zalantza izpirik, ezta egiten duen esfortzu ekonomikoarenik ere, gobernuak dituen elkarteak barne.”
Legebiltzarkide jeltzaleak, azkenik, euskaren erabilera bultzatzeko eta hizkuntzari berari prestigioa emateko, euskarazko hedabideen sektore sendo bat izatea giltzarria dela iritzi dio, “euskarazko kontsumoa sustatzeko nahiz sentsibilizazio eta motibazioa eragiteko”. Hala ere, unitate txiki askoz osaturiko multzoa dela esan du, nahiz eta egituratzeko lanetan gogoz diharduen. “Horregatik, sektorea indartu, egituratu eta sustatzeko politikari jarraipena emango diogu, eta irakurleen eta ikus-entzuleen gogo-apetak asetzeko ahaleginak sustatuko ditugu. Horretarako, euskarazko hedabideak finantzatzeko laguntzak eta euskararen erabilera gainerako hedabideetan ere sustatzeko laguntzak emango ditugu,” amaitu du Mendizabalek.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


