Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/03/21

Donostiako udalak 2015eko ekitaldia 3,4 milioi euroko superabitarekin itxi du

Alkateak azpimarratu du Udaleko finantza-egoera onbideratua dela eta udalen beharrei aurre egitea bermatuko duela
Jaime Dominguez-Macaya eta Eneko Goia

Donostiako udalak 2015eko aurrekontuaren likidazioaren emaitza aditzera eman du eta ekitaldiaren itxieran 3,4 milioi euroko superabita dagoela jakinarazi du. Eneko Goia alkateak eta Jaime Domínguez-Macaya Ogasuneko eta Finantzetako zinegotziak adierazi dute diru sarrera arrunten gehikuntza, aurreikusitako gastu txikiagoa eta foru finantzaketa fondoaren ematearen gehitzea lagundu dutela aurreko urteko ekitaldiaren itxiera zifra positiboetan izaten.

Zifra hauek Donostiako udaleko aurrekontu-ariketari dagozkio bakarrik, bertan ez daude 13 erakunde eta sozietateen likidazioa. Hauen emaitzak aurrerago eskainiko ditugu.

Superabit hau sarrera arrunten gehikuntzaren eraginarengatik ematen da hein batean, funtsean, sarrera fiskalengatik. Honela, aurreko ekitaldian aurreikusitakoa baino 9,4 milioi euro gehiago lortu ziren. Zifra honen ia %50a etxeen salerosketan sortzen den Gainbalio Zergari dagokio. Guztira, joan den urtean zehar, bataz beste 1.286 €-ko 10.287 higiezinen transmisioak egin zituzten. Honek adierazten du higiezinen merkatua aurreikusita zegoena baino hobeagoagoa izan zela.

Aurreikusitakoak baino sarrera fiskal handiagoak beste hauek izan dira:

  • OHZ 1,35 milioi (aurrekontua baino %3,3 gehiago)
  • EJZ  0,76 milioi
  • Ura eta saneamendua 0,48milioi (%2,6)
  • Zaborrak  0,45 milioi (%3,5)
  • Ibilgailua  0,33 milioi (%3,1)

Honekin batera, Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren (UFFF) aurrekontuan egindako baino 2 milioiko gehikuntzak lagundu du ere kitapena positiboan ixtea.

Gainera, 2015ean inbertsiotarako aurrekontuan sartutako, gauzatu ez diren, beste 11 milioi, ariketa honetara intsuldatu dira, hori egiteko finantzaketa dagoelako eta 2016rako udal kontuen inbertsio partidei lotuta, beharrezkoak diren inbertsioak egiteko bermea eskaintzen dute.

2015eko likidazioaren superabitaren helburuari dagokionez, aurreko otsailean egindako Gipuzkoako Lurraldeko Finantza kontseiluan, Gipuzkoako Foru Aldundiak udalei gomendioa egin zien diru kantitate bat gordetzea, kupoa dela eta, Estatuak 1.400 milioi euroko balioa duen erreklamazioa eskatzen badu. Eztabaida gehien duen erreklamazioak, 500 milioi euro, Donostiari 6,4 milioi euro suposatuko lioke eta kontingentzia hau ekiditeko ia superabit guztia gordeko da, hau da, 3,2 milioi, eta bestalde, helburu honetarako likidazioak berak duen zenbatekoa ere bai, hau da, beste 3,2 milioi. Hauen guztien batura izan litekeen zorra ordaintzeko haina diru baliatzen du.

Udal esku-hartzearen datuek aditzera ematen dute udalaren finantzaketa egoerari esker 2016rako aurreikusiak dauden ekimenei erraz eta kaudimenarekin aurre egin ahal izango zaiela. Eneko Goia alkateak azpimarratu du aurtengo ariketaren itxierak “finantza egoera onbideratua erakusten duela eta honek udal administrazioaren ikuspuntutik lasaitasuna eskaintzen duela”. Alkateak adierazi du “aurreko ekitaldian aurrekontuaren orekaren helburua lortu dela, zorraren helburua eta gastuaren erregela. Honek udalari 198 milioiko gastua baimentzen zuen (194 milioitakoa izan da)

Ohiz kanpoko diru-sarrerak eta gastuak

Beste kapitulu batean, ohiz-kanpoko diru-sarrerena, Udalak hasieran aurreikusita baino 8,8 milioi gutxiago erregistratu zituen. Zehazki, 6 milioi dira jabetza pribatu edo erakundeekin batera finantzatuko obrak egin ez direnak. Honek ere esan nahi du aurreikusitako gastua ez dela egin.

Eskuzaitzetako urbanizazioa, Ilumbeko bidea, edo Astiñeneko zubia dira egin ez diren hiru proiektuetako batzuk, beraz hauen gastua eta diru-sarrera ere ez dira kontabilizatu amaierako likidazioan. Aurreikusitako beste 2,8 milioiko sarrera ez dira udal kutxara iritsi ez direlako udal jabetza duten hainbat eraikin saldu. Atal honetan, Lasala plazako eraikinaren salmenta aipatzeko da. Honek Udalari 14,5 milioi euroko ez-ohiko sarrera suposatu dio.

2015eko urteko Donostiako Udalaren gastu arruntak aurrekontutan jasotako baino 4,5 milioi gutxiago izan dira (%1,8a)

Era berean, inbertsioetako gastua 3,3 milioi euro gutxiago izan da, lehen aipatu bezala, ez direlako egin aurreikusitako batera finantzatuko obrak eta krisi ekonomikoak eraginda obra publikoetako esleipenetan bajak sorrarazteak Udalari kostua gutxitzea suposatu diolako

Diruzaintzan tentsioak ez sorrarazteko, Udalak aurrekontuan 11,3 milioiko erreserba hornitu du aurreko ariketan oraindik ordaintzeko gelditu ahal izan diren gastuei aurre egiteko.

Oro har, Udalak 18,6 milioi euroko funts-hornidurak egin ditu etor daitezkeen gorabeherei aurre egiteko. Dena den, azpimarratu beharra dago, erreserba honekin udal finantzen egoera kaudimenduna dela eta hornitzaileek batezbeste 32 egunetan kobratuko dituztela fakturak

Aurrezkia eta zorpetzea

Udal finantzen egoeraren inguruan nabarmendu daiteken beste alderdi bat da inbertsioetarako 18 milioi euroko aurrezki arrunt bat badagoela. Kopuru garrantzitsu honek sarreren %6,87a suposatzen du. Udalaren zorra (finantza-erakundeei itzuli beharrekoa) 107,6 milioi eurokoa da, 2014ko abenduaren 31n bezalakoa, eta honek diru sarrera arrunten %40a irudikatzen du (udalek kontutan hartu behar dutena %95ekoa baino beherakoa izan behar du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...