Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/01/27

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak dio Igeldoren desanexioa egiteko prozesua iruzurra izan zela

Igeldoren desanexio dekretua baliogabetzen duen epaia “argia” eta “sendoa” dela dio Foru Aldundiak. Imanol Lasak iragarri du ez dutela Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epaia errekurrituko, eta adierazi du aferari “elkarrizketa eta akordioan” oinarrituta heldu behar zaiola hemendik aurrera
Eneko Goia eta Imanol Lasa Igeldon abenduko sutear

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du Donostiako Udalak Igeldoren desanexioaren aurka aurkeztu zuen helegitea. Auzitegiaren epaiak 14 orri ditu eta, bertan, adierazten du, ez dagoela ados foru aldundiaren dekretuarekin, hain zuzen ere, Igeldoren desanexioa onartzen zuen eta herri izendatzen zuen dekretuarekin.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, epaiak auziari eman ahal zitzaion erantzun bakarra egin du. Izan ere, epaiak dio foru aldundiak jarraitu zuen prozesua okerra eta iruzurra zela. Horren harian, Goiak azpimarratu du, orain Itsas Aurreren jarrera ikusi beharko dela, izan ere, Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa egin dezake.  

Horren harian, Donostiako alkateak segidakoa esan du: “Itsas Aurrek eta Herri Kontseiluak erabaki behar dute zer egin behar duten. Hala ere, behin baino gehiagotan esan dudan bezala, Udala prest dago lan egiteko Igeldo Udalezpeko erakundea izateko”.

Era berean, Eneko Goiak azpimarratu du, bi aldeek ez dutela negoziatzen baldin eta batek ez badu nahi, eta beraz, nahiz eta Itsas Aurrek eta Herri Kontseiluak desanexioa lortzeko azken muturreraino jarraituko dutela esan duten, Udalak Igeldo Udalezpeko erakundea izateko eskaintza mantenduko du”.

Aldundiak balorazio publikoa egin du aurreko foru gobernuak onartutako 46/2013 foru dekretua “legearekin bat ez datorrela” ebatzi eta baliogabetzen duen Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruan. Igeldo Donostiatik bereiztea eta udalerri berri gisa sortzea ebazten zuen dekretu horrek. Imanol Lasa foru bozeramaleak adierazitakoaren arabera, epaia “argia eta sendoa” da, eta “pisuzko argudio juridikoetan” dago oinarrituta. Horrenbestez, Aldundiko zerbitzu juridikoekin batera azterketa askona egin ondoren, erabaki da helegiterik ez aurkeztea –hamar eguneko epea ematen du epaiak horretarako, Auzitegi Gorenean-.

Lasaren arabera, epaiak argi eta garbi uzten du Igeldoren desanexiorako dekretuak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal demarkazioko 2/2003 Foru Araua urratzen duela. Arau horrek finkatzen duenez, udalerri idependientea eratzeko baldintzetako bat da “2.500 biztanletik gora” edukitzea: “Kasu honetan ez da halakorik betetzen, beraz dekretua ez dator zuzenbidearekin bat”.

Bestalde, azpimarratu du epaiak ondorioztatzen duela baliogabetutako dekretuak ez duela jarraipenik 1.995. urteak hasitako prozedurarekin, prozedura hori bereizketa eskaera atzera botatzen zuen behin-betiko ebazpenarekin bukatu baitzen -6/2010 foru dekretua-.

Foru bozeramaleak aditzera eman duenez, “indarrean dagoen Foru Araua ez errespetatzeaz” gain, Igeldoren inguruan joan den legealdian garatutako prozesua “aldrebeskeriz beterikoa” izan zen “herritarren partaidetzaren eta kudeaketa politikoaren ikuspegitik. Ez ziren mota honetako prozesu batek behar dituen bermeak eta akordioak landu. Ez ziren iritzi guztiak aintzat hartu, eta modu interesatuan baztertu ziren herri kontsultatik bestelako aukerak planteatzen zituzten galderak, hala nola Toki Entitate Txikia sortzea”.

Haren ustetan, “denok espero genuen amaiera” ekarri du Justiziaren erabakiak. “Besterik ezin da espero, erabakiak hartzen direnean legea eta gainerako eragileak aintzat hartu gabe, modu aldebakarrekoan, eta itxikeria politiko eta ideologikoak baldintzatuta”. Hala eta guztiz ere, adierazi du “garai berri bat” hasten dela orain afera honi “elkarrizketan eta akordioan” oinarrituta heltzeko, eta “gauzak behar bezala egiteko hasieratik”, inplikatutako alde guztien artean –Donostiako Udala eta Igeldoko bizilagunak-. Horretarako bere “lankidetza” eskaini du Aldundiak. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...