Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/12/04

Berdintasunerako bidea gizonezkoen lana ere badela azpimarratu du Agirretxeak

Euskadi, EAJren eskutik, berdintasun politikak bultatzen aintzindari dela adierazi dute Gipuzkoako hautagaiek, eta berdintasunezko gizarte baterako bidean gizonezkoek lagundu behar dutela
Berdintasunerako bidea gizonezkoen lana ere badela azpimarratu du Agirretxeak

EAJk, berdintasunaren aldeko konpromiso irmoaren bide horretan, Tolosako Zerkausian ekitaldi bat antolatu du gaur arratsaldean. Topaketa honetan, hiru emakumeek berdintasunaren inguruan bizitako euren espereientzia kontatu dute. Beraiekin batera, Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaiak hitz egin dute, Joseba Agirretxea eta Mª Eugenia Iparragirre.

Olatz Peonek, Tolosako alkateak, gidatutako ekitaldi honetan Kongresurako Gipuzkoa hautagaia den Joseba Agirretxeak ondorengoa azpimarratu du: “Berdintasunik gabe ez dago elkarbizitzarik, ez dago benetako harremanik, azken finean, ez dago gizarte demokratikorik”. Gainera, gogorarazi nahi izan du “gizonek ere beharrezkoa den aldaketa honetan lagundu behar dugu, beti ere denontzako berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko helburuarekin”. Jarraiean, gizonei ondorengo mezua luzatu die: “berdinastunak gizonago egiten gaita”. Bukatzeko Agirretxeak gizartean ematen diren desberdintasunaren hiru adierazle aipatu ditu: “gizon eta emakumeen arteko soldaten aldea, lan eta familia bateragarritasun eza eta emakume askok jasaten duten genero indarkeriaren arazo bortitza”.

Beste alde batetik, Gipuzkoako Senaturako hautagaia den MªEugenia Iparragirre, duela hamar urte Eusko Legebiltzarrak onartutako genero berdintasun legea gogora ekarri du. Iparragirrek nabarmendu du “aurrerakoia izan zen lege honi esker lortu dugun guztia, nahiz eta orandik asko dagoen egiteke”. Bukatzeko, Senaturako hautagaiak ohartarazi du “gizon-emakumeen arteko berdintasuna konpondu beharreko proiektu politiko handienetarikoa dela”, Iparragirreren ustetan “Berdintasunik gabe, ez dago justiziarik eta”.

Berdintasunean bizitako esperientzia kontatzeko gonbidatuak: Miren Azkarate, Euskaltzaindiako kidea, Koro Garmendia, Kongresuko kide ohia, eta Ainoa Usandizaga, kirolari gaztea. Emakumeek gure gizartean egiten duten lana aldarrikatu dute ekitaldian. Miren Azkaratek adibide bezala esan du “ikaskuntzan berez ez lukeela alderik egon behar gizon-emakume artean baina ia ez dago katedradun emakumerik”. Beraiekin batera, Miryam Artola artista tolosarrak ere parte hartu du, esperientzia horiek marrazki eta hizkien bitartez mural batean isladatuz. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...