Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aurreko foru Gobernuak erabateko ausarkeriaz jokatu zuen arrisku handiko magal bat urtebetez ahaztuta utziz
Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako foru diputatuak, Antzuola-Bergara errepideko ezponda egonkortzeko lanak egungo Foru Aldundiarentzat “lehen minututik lehentasunezkoak” izan direla gogoratu du
Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren diputatuak, Aintzane Oiarbidek, “erabateko ausarkeria” eta “arduragabekeriaz” jokatzea leporatu dio gaur aurreko foru Gobernuari, Bergara eta Antzuola lotzen dituen Gi-632 errepideko ezpondaren kudeaketa dela eta. “Mendi-hegala guztiz ahaztuta egon da urtebetez, bidearen erabiltzaileak arriskuan jarriz”, salatu du.
Oiarbide Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bide Azpiegituren Batzordean izan da, Antzuola eta Bergara arteko errepidean egiten ari diren lanen inguruan zenbait xehetasun emateko. Arazoaren jatorria 2014ko uztailaren 14ean jaso zen arroka jauste batetan dago eta, foru diputatuak salatu duenez, urtebete luzez, aurreko foru Gobernuak ez zuen inongo neurririk hartu aferari irtenbidea emateko. “Ez hori bakarrik, baizik eta denbora honetan guztian entzungor egin dute oposiziotik behin eta berriz egin dizkiogun eskarien aurrean”, azaldu du.
Hori dela eta, esan du Oiarbidek, egungo Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat ezpondaren konponketa “lehentasun nagusietako” bat izan da “legealdiaren lehen minututik”. Bide Azpiegituren departamentuaren arduradunak berri eman duenez, egun esku artean dituzten aurreikuspenen arabera obrek beste lau bat hilabeteko iraupena izango dute.
Ezponda konpontzeko lanak aurreko foru Gobernuak obra gelditu ostean egiteko dagoen Antzuola-Bergara zatiko proiektu osoaren parte dira. Tarte hau lurraldeko errepide sarea bukatzeko ekimenaren baitan kokatzen da, Gipuzkoako Biribilgunea deiturikoa, legealdiko proiektu estrategikoetako bat Foru Aldundiarentzat. Aurreko hilean abian jarritako lanak eroritako materiala kentzea, berrezpondatzea eta ezponda apurtu den puntu eta inguruaren egonkortzea dira. Helburua luizi berriak ekiditea da. Horretarako, ezpondaren oinean harri-lubeta bat eraikitzen ari dira eta, goialdean, errefortzu bat ainguratze indartsuekin
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


