Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aldundiak pozgarritzat jo du EAEANk herri galdeketak antolatzeko foru eskumena babestu izana
Epaileak ez du onartu estatuak Foru Gobernuaren aurka Igeldon kontsulta deitzeagatik jarritako salaketa
Gipuzkoako Foru Aldundia pozik agertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak herri galdeketak antolatzeko foru eskumena babestuz eman duen epaia dela eta. Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak gogorarazi duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak auzi-helegitea aurkeztu zuen, 2013ko azaroan, aurreko Foru Gobernuko Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakiaren aurka. Igeldoren desanexioaren inguruko herri galdeketa deitu zuen orduan Aldundiak, 2007-2011 legealdian Markel Olano diputatu nagusiaren agindupean onartutako herritarren partaidetzako 1/2010 Foru Arauan oinarrituta.
Hain zuzen ere, Estatuko abokatuak azaroaren 2013ko akordioa zein Partaidetzako Foru Araua indargabetzeko eskatu zuen, Espainiako Konstituzioak tokian tokiko herri kontsultak jasotzen ez dituela argudiatuta. Aurretik, Euskadiko Gobernu Ordezkariak Foru Aldundiari exijitu zion hilabeteko epean bertan behera uzteko aipatutako herri galdeketaren deialdiaren akordioa. Diputatuen Kontseiluak uko egin zion eskaera horri.
Gaur ezagutarazitako epaiaren garrantzia azpimarratu du Lasak, Partaidetzako Foru Araua ontzat jotzen duen heinean: “Zalantzarik gabe, Aldundiak herri galdeketak antolatzeko duen eskumena berresten du”.
Lasak gaur ezagutu den epaiaren garrantzia nabarmendu du. Izan ere, argi uzten du Batzar Nagusiak ez direla tokiko izaera daukaten erakundeak ez eta alderagarriak ere, eta, ondorioz, alkateek galdetegiak egiteko Osoko Bilkuren eta Gobernuko presidenteen oniritzia behar duten arren, Diputazioek baldintza hori gabe egin ditzakete. Hau da, Diputazioek ez dute Gobernuko presidentearen baimenik behar. Ildo horretan, Lasak ondorioztatu du “epai honek ezbairik gabe blindatu egiten duela Aldundiak galdeketak egiteko daukan eskumena”. Gogoratu du eskumen hori bere alderdia Foru Gobernuan izan zen aurreko gaian onartutako Foru Arauari esker dagoela indarrean.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


