Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/08/25

Biktimen errekonozimendurako lehendakariak alkateei egin dien deialdiarekin bat egin du Eneko Goiak

Indarkeriaren biktimei zor zaien errekonozimenduan lehen lerroan egoteko asmoa azaldu du Donostiako alkateak
Biktimen errekonozimendurako lehendakariak alkateei egin dien deialdiarekin bat egin du Eneko Goiak

Indarkeriaren biktimen errekonozimenduaren inguruan udalerriekin lan ildo bat adosteko asmoz datorren irailaren 4ean lehendakariak Euskal Autonomi Erkidegoko alkateei luzatu dien deialdiarekin bat egin du gaur Eneko Goiak, Donostiako alkateak.

Donostian gaur eskeini duen prentsaurrean, Eneko Goiak iragarri du lehendakariak deituriko ekitaldian izango dela, “Eusko Jaurlaritzak biktimen eta memoriaren inguruan egiten ari den lanarekin guztiz bat bait gatoz”.

Eneko Goiak azpimarratu duenez, Donostia hilketa gehien izandako udalerria izanik, “hiri honek heldu beharreko gai nagusietako bat” da biktimen errekonozimendua eta memoriarena. Zentzu horretan, bide horretan lan egiteko borondatea azaldu du Donostiako alkateak, baita  lehendakariak egin duen deialdian ekarpenak egiteko asmoa ere . 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...