Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/14

Gure proposamena aurkeztu dugu Buruntzaldean garapen agentzia sortzeko

Prozesua abiatuko dugu eragile eta alderdiekin proiektua elkarbanatu eta ekarpenak jasotzeko
Gure proposamena aurkeztu dugu Buruntzaldean garapen agentzia sortzeko

Hilabeteetan lanean aritu ondoren, eskualdean garapen agentzia eratzeko prestatu dugun proposamena aurkeztu dugu gaur Andoainen. Herriko Alkatetzarako hautagai jeltzaleak, Mari Jose Izagirrek, azaldu duenez, proposamen honen helburua da Buruntzaldeako sei herriak elkartu eta koordinatzea, izan ditzaketen arazoei irtenbidea bilatu eta euren posizionamentua indartzeko.

Hori lortzeko, elkarte anonimoa eratzea proposatzen dugu, egitura juridiko-ekonomikoa eta kontrol publikoa bermatua izango dituena. Gogoratu behar da ezker abertzalearen proposamenak ez zituela bi esparru hauek bermatzen, eta kontrako iritzi asko sortu zuela. Izan ere, ez zituen baldintza legal eta juridikoak betetzen eta ez zeukan proiektua zehaztu eta arrazoitzen zuen memoriarik. Gainera, proiektu hau Hernanin, Astigarragan eta Usurbilen bakarrik onartu zen, ezker abertzaleak gehiengoa daukan herrietan, eta, ondorioz, eskualdeko gainerako herriak baztertuak izan ziren.

Jarrera sektarioak alde batera utzita, lankidetzaren alde egin dugu, eta, abokatu aditu baten laguntzarekin, proposamen bateratzailea prestatu dugu eskualdeko sei herrientzat.

Izagirrek jakinarazi du herri bakoitzeko udalbatzak izango direla, bozka bidez, agentziako ordezkariak aukeratuko dituztenak. Era horretan, ezker abertzaleak agentziaren kontrola bereganatzeko diseinatu zuen formula baztertzea lortuko da.

Elkarteko pertsonalari dagokionez, lan teknikoa Udaletako funtzionarioen esku uztearen aldekoak gara. Modu horretan bikoizketak ekidin ahal izango dira.

Izagirrek aurreratu du elkarteak honako helburuak izango dituela: eskualdeko onuren berri eman, eskualdeko balioak partekatu, enplegua sortu, kohesioa sortu txikienari lagunduaz eta Buruntzaldearen balioa indartu.

Horretarako, honako ekintza zehatzak proposatzen ditugu:

* Enplegua sortu, inbertsioetara zuzendutako partidak handituz.

* Parte hartze aktiboa eskualdeko egituretan: Garapen Ekonomikorako agentzia, Landa Garapena, eskualdeko zerbitzuak, lanbide heziketa, industrialdeak. Helburua:

• Ekonomia eta gizarte gaiez eztabaidatzeko guneak sortu enpresen eskutik.

• Azterketa sozioekonomikoak eta proiektu estrategikoak egin.

• Merkatari txikiei orientazioa eskaini.

• Ikuspegi sozio-ekonomikoa eta ibilbide turistikoen garapena tartekatu…

• Turismoa eta turismo markak eguneratu eta bultzatu.

• Gune industrialak garatu.

• Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak.

• Hezkuntza eragileekin harremana izan enplegura zuzendutako formazioa eskaintzeko, bai eta eskualdeko enpresetako langile kualifikatuen beharrei erantzuteko ere.

• Enpresak sortu.

• Berrikuntza eta enpresen lehiakortasuna.

* Bertako proiektu propioak abiatu; udal bakoitzak defendatu eta garatu behar ditu proiektuak eskualdeko erakundeetan garatzeko. Horrela, Udal handiagoen menpe egotea ekidingo dute.

* Merkataritza sustatu bertako merkatarien eskutik. Azokak, feriak, kirol eta kultur ekintzak antolatu.

* Aisialdirako ekintzak eta bertako salerosketak bultzatu eskualdeko enpresa eta dendetan.

* Langabezian dauden kolektiboak identifikatu eta ekintza zehatzak proposatu (formazioa, hezkuntza agenteekin lankidetza, enpresak…)

* Herriko ekonomia sustatzeko eztabaida-guneak sortu. Arlo pribatua eta publikoaren arteko elkarlana sustatu, bertako langileak kontratatu.

* Enpresen jarduerak sustatu, bertako baliabideak probestuz (baratze komunitarioak…)

* Ibilbide interesgarriak bilatu (naturbideak, ondare kulturala, naturguneak…) bertako merkataritza sustatzeko elementu erakargarriak sustatu.

* Ekintzaileari lagundu kanpainen bidez, sari banaketekin eta sormena laguntzeko.

* Markataritza txikia babestu merkatarien elkarteen eskutik.

* Diru-laguntzak eman merkatarien elkarteen sorrera sustatzeko. Irizpide sozialak lehenetsi ezinduak kontratatzeko, enplegua sortzeko eta emakumeak kontratatzeko…

Proposamena mahai gaineratu ondoren, eragile eta alderdi politikoekin elkartuko gara, proiektua partekatu eta euren ekarpenak jasotzeko. Gaiaren inguruan adostasun zabala lortzeko itxaropena daukagu. “Proiektuak daukan pisu eta garrantzia ikusirik, dugu urte amaierarako akordioa bilatu nahi dugu. Eta horretan ahaleginduko gara”, aurreratu du Izagirrek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...