Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/12

Eneko Goiak kalitatezko turismoaren lidergoa itzuliko dio Donostiari

Alkatetzarako hautagai jeltzaleak hiriko turismo agenteen aurrean aurkeztu du “pauso bat haratago joan eta nazioartea, kalitatea eta iraunkortasunaren aldeko apustua egiteko” diseinatu duen proposamena
Eneko Goiak kalitatezko turismoaren lidergoa  itzuliko dio Donostiari

Donostiako Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak, Eneko Goiak, lan jardunaldia egin du hiriko turismo agenteekin, eta horien aurrean aurkeztu du hiriari bultzada eman eta kalitatezko turismoaren lidergoa itzultzeko prestatu duen proposamena.

Indarkeria amaitu dela eta 2016ko Kultur Hiriburutzaren atarian gaudela kontutan hartuta, Goiak azpimarratu du egoera ezin hobean gaudela “pausu bat haratago joan eta nazioartea, kalitatea eta iraunkortasunaren aldeko apustua egiteko”.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordea, Itziar Epaltza, eta sail bereko zuzendaria, Mertxe Garmendia, ondoan zituela, Alkatetzarako hautagaiak turismoa indartzeko diseinatu duen proposamena zehaztu du. Honako hauek dira puntu garrantzitsuenak:

• Izadiari lotutako turismoa sustatzea: surfa, mendi-ibilbideak, zikloturismoa. Donostian, hiria eta izadia besarkatuta daude. Horixe da, hain zuzen, Donostiaren balio nagusietako bat. Hirian kokatuko hondartzak, Igeldo eta Ulia, Urumea ibaia eta Urgull gure baliabide turistikoen zati garrantzitsuak dira.

• Donostia turismo urbanoaren eta kulturalaren erreferente bihurtzea, bai aisialdiko turismoari eta bai Konbentzio eta Biltzarren turismoari lotutako merkatuari dagokionez. Horretarako, ondorengo ekintza hauek proposatzen ditugu:

 Kursaalaren edukiera handitzea adostea, Kutxaren Kubo aretoa erantsiaz, behin Tabakalera abian jartzen denean.

 Musikene bere egoitza berrira lekualdatzen denean, Miramar jauregia baliabide turistiko gisa erabiltzea negozio eta biltzarrekin zerikusia duen turismoa erakartzeko.

• 2016. urtea baliatzea Donostia kalitateko kultura destino gisa mantendu eta sendotuko duen azpiegitura bat sortzeko, bai Europako Kultura Hiriburu den bitartean eta bai ondorenean.

• Basque Country markan aktiboki parte hartzea. Gure eskaintza eta sustapena Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Diputazioaren eskaintzekin eta promozioekin koordinatzea.

• Hurbilen dugun ingurunearekin etengabeko lankidetza bilatzea eta Gipuzkoako baliabide turistikoak Donostiaren eskaintzara gehitzea: Arantzazu, Balenciaga Museoa, Zumaiako flysch-a, Ekainberri… Era horretan, Donostia izango litzateke lurralde osoko sustapen turistikoaren aitzindari eta lider, alde guztien mesederako.

• Donostia marka sustatzeko ekintzak sendotzea, bai espainiar Estatuan eta bai beste herrialde batzuetan; horretarako, gainerako erakundeekiko harremanak aktibatu beharko dira.

• Donostia Turismoren eta eremu ekonomiko eta kulturalean –iraunkorki edo aldi baterako izaeraz– jarduerak gauzatzen dituzten udal erakunde guztien arteko interakzioa sustatzea eta indartzea, bai-eta, geroari begira, interesekoak izan daitezkeen beste organismo batzuekin ere.

• Lankidetza hitzarmen bat garatzea Donostia Turismoren eta Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen (Turismo graduaren) artean.

• Turismoarekin zuzenean edota zeharka lan egiten duten sektore pribatu guztiekiko erlazioak indartzea eta sustatzea, Xede horretarako, merkatu turistikoaren eskaerei azkartasunez erantzuteko kapaz diren lankidetza eta parte-hartze sistemak ezarri beharko dira.

• Etorkizuneko ekitaldiak garatu ahal izateko sektore eta esparru berriak bilatzea, esate baterako, kirol esparrua, Donostia markak proiektatu nahi duen irudiarekin bat etorririk. Lehendik daudenak erabakitasunez sostengatzea eta hiriaren proiekzioan jada duten eragina aprobetxatzea.

• Baliabide turistikoak indartzera zuzendutako jarduerak adostea Eusko Jaurlaritzarekin, horien artean, portuko “portaaviones” deituaren birmoldaketa, arrantzarekin eta gure lurreko beste aktibitate batzuekin erlazioa duten produktuak eta zerbitzuak eskain ditzan, edota portuaren beraren antolamendua, aisialdirako eta arrantzarako itsasontziei harrera egiten jarrai dezan.

• Turismoarekin erlazioa duten sektore ekonomikoekin batera zerbitzuen kalitatea hobetzera zuzendutako politikak sustatzea.

• Donostiarekin senidetutako hiriekiko harremanari berriro ekitea edo harreman hori areagotzea, hala nola Plymouth, Wiesbaden, Trento, Marugame edo Renorekin, guztion artean, gure hiriak Britainia Handian, Alemanian, Italian, Japonen edo AEBn duen presentzia indartzeko.

•Lankidetza lotura iraunkorrak edo bereziak mantentzea interesgarri ikusten den hiriekin –Bartzelona, Edinburgo edo Toulouse kasurako– harremanak estutzeko bidea emango luketen eredu berriei forma ematea.

• Donostia markaren kontrolean, garapenean eta kudeaketan eragina duten hainbat bitarteko eta ekintza potentziatzea, bai aurrez aurrekoak eta bai teknologia berrien arlokoak, lehentasunekoak jotzen diren merkatuetan (Espainia, Frantzia, Britainia Handia, Alemania, etab.) eta potentzialak izan daitezkeen beste batzuetan (Australia, AEB, Japonia, Errusia...).

• Urteko ebaluazio kuantitatiboarekin batera (zenbat bezerok igaro duten gaua, bisitari kopuruak...), ebaluazio kualitatiboa ere aurkeztea, bai eta hirian izan duen inpaktu ekonomikoarena ere.

• Turismoaren datuak eta haren inpaktu ekonomikoa aurkezten direnean, gardentasuna izatea jarduera-ardatz nagusia, hark hirian eta herritarrengan duen eragina baloratzea ahalbidetzen duten ebaluazio iraunkorrak barne direla, aktibitate turistikoaren alderdi positiboak distortsionatzen dituzten faktoreen gainean azkartasunez esku hartu ahal izateko.

• Interes turistikoa hiriaren sortalde-sartalde –eta ipar-hego– ardatzetan potentziatzen eta hedatzen duten jardueretan indar egitea, turismoaren ikuspegitik jada finkatuta dauden espazioetako kontzentrazioak eta masifikazioak saihesteko.

• Eskaintza turistikoari hiriko eskaintza komertzial zabala eranstea, hiriaren beste elementu erakargarrietako bat den neurrian.

• Hotelen eskaintza egokitzea, elementu bereizgarriak eskaintzen dituzten establezimenduei arreta berezia jarririk.

• Udal eskumenen esparruan, ostatu-eskaintzaren kalitatea gainbegiratzea.

• Gure hirira iristeko modua hobetzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak sustatzea, AHTri arreta berezia jarririk, baina, horrez gainera, Biarritz – Hondarribia – Bilbo ardatzean existitzen diren gainerako azpiegitura guztiak eta bakoitza zainduz eta hobetzea bilatuz.

• Hiriko barne mugikortasunean esku hartzea, intereseko puntuak aurkitzea eta bisitan datozkigunen hiriko joan-etorriak erraztuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...