Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/09

Boluntario olatua Gipuzkoako EAJ-PNVren hauteskunde kanpainan

Boluntarioen kanpaina hasi dute jeltzaleek eta, horretarako, boluntarioak batu dituzte eta alpargata da erabiliko duten ikurra, Gipuzkoako udalerrietako kaleetan aldaketaren beharra eta EAJ-PNV aldaketa hori egi bihurtzeko alternatiba dela ikusi arazteko.
Boluntarioak

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok eta Donostiako alkategai Eneko Goiak argazki berezia egin dute gaur goizean Donostiako kaian, bere taldekideekin, EAJ-PNVren alkategaiekin eta ostegun gauetik hauteskunde kanpaina egiten ari diren boluntarioekin. Horretarako, kamisetak egin dituzte, non eta, espartina bat agertzen den – berdea Gipuzkoarentzat eta urdina Donostiarentzat –, eta hain zuzen ere, boluntarioek erabiliko dituzten kamisetak dira, bai Donostian bai Gipuzkoako herrietan egiten diren ekitaldietan.

Boluntarioen kanpainaren helburua – alpargata da kanpainaren ikurra – lotura zuzena du, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatau Nagusigai Markel Olanok Bestelako Gipuzkoa aurrekanpainaren aurkezpenean esandakoarekin – “Gipuzkoa guztia ibiliko dugu jendearekin egoteko” – eta IdeiaGunea ekimenarekin, hain zuzen ere, Eneko Goiak eta bere taldeak Bestelako Donostia diseinatzeko herritarren iritziak jasotzeko egindako ekimenarekin.

Horrenbestez, jeltzaleek Gipuzkoa eta Donostiako ekimen horiekin jarraitu nahi du eta boluntario olatua batu du, Gipuzkoan eta Donostian kalez kale eta auzoz auzo ibiltzeko. Helburua da, Gipuzkoan aldaketa behar dela eta, horretarko, EAJ-PNV alternatiba dela ikusi araztea.

Behin argazkia eginda – Kontxako badia izan dute atzealdean – EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel olanok azpimarratu du, boluntarioak oso garrantzitsuak direla aldaketaren beharra irudikatzeko. Horren harira, Olanok esan du, aldaketa ezinbestekoa dela eta alternatiba bakarra EAJ-PNV dela. Hortaz, hautagai jeltzaleak herritarrei dei egin die, parte hartzera eta maiatzaren 24ko hauteskundeetan parte hartzera, izan ere, boza guztuak oso garrantzitsuak dira Gipuzkoan aldaketa egi bihurtzeko, eta, beraz, Gipuzkoan geldiera eta inposizioa baztertzeko eta bultzada eta parte-hartzea sustatzeko.

Era berean, EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak esan du, boluntarioen kanpainare ikurrak, alegia, alpargatak, irudikatzen duela berreskuratu nahi dugun segidako kontzeptua: kalez kale joatea, jendearekin egotea, hitz egitea, proposamenak egitea eta herritarrekin elkarlanean aritzea Donostiak eta Gipuzkoak aurrera egiteko”. Goiak, halaber, adierazi du, nahiz eta egun hauetan paneletan hautagaien irudiak dauden, garrantzitsuena dela ilusioa piztea jendearengan, Gipuzkoarako eta Donostiarako hain beharrezkoa den aldaketan parte-hartzeko.

Azkenik, hona hemen Markel Olano eta Eneko Goiaren hitzak: “Gipuzkoarrek lidergo aldaketa eskatzen dute. Ez bakarrik beti EAJ-PNV bozkatu duten gipuzkoarrak, baita jende askok ere. Izan ere, hori esaten ari zaizkigu kalean. Beraz, eskari hori jasoko dugu eta aldaketa hori lideratzeko ardura hartuko dugu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...