Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk ekonomiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu datozen urteetan jarraitu beharreko estrategiak jorratzeko
Maite Peña alkatetzarako hautagaiak azpimarratu du ekonomia eta enplegua sustatzea bere lan taldearen lehentasuna izango dela udaletxean. Era berean, beharrezkotzat jo du erakundeen arteko elkarlana egungo egoera hobetzeko eta EAJ-PNVk, bereziki, merkataritza eta industriari erreparatuko diola esan du.
EAJ-PNVko alkatetzarako hautagai Maite Peñak azaldu du datozen egunetarako EAJk ekonomiari buruzko hainbat jardunaldi antolatu dituela, datozen urteetan udalak jarraitu eta sustatu beharreko estrategiak jorratzeko helburuz. Horretarako, gaian eskarmentua duten pertsonek hartuko dute parte jardunaldietan beren ikuspuntua emateko eta etorkizunera begira udalak zeren aldeko apustua egin beharko lukeen partekatzeko.
Peñak esan du “zoritxarrez, langabetu kopuru altua duen udalerria da gure, eta krisiak gogor jo du gure bailara, horregatik, Eusko Jaurlaritzak bereziki babestu beharreko eremu izendatu du”. Hori dela eta, alkategai jeltzaleak azpimarratu du ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea izango dela bere lehentasuna alkatetza lortzean.
“Gure ustetan, jarraitu du, ezinbestekoa da tokiko ekonomia sustatzea kalitatezko lanpostuak sortzeko eta hori izango da gure helburu nagusia”. Jeltzaleek jakinarazi dute merkataritza eta industria babestuko dituztela, aberastasuna eta enplegua sortzen dutelako. Jeltzaleen aburuz, hori da gizarte bateratuago bat lortzeko bidea, gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen kopuruak gora ez egiteko eta denboran iraungo duen oreka ekonomiko jasangarria sortzeko.. Maite Peñak gehitu du “baliabideak sortzen ez baditugu, ezingo diogu garrantzitsuenari erreparatu: babesgabeko egoeran dauden pertsonak, horregatik, guk gizarte politika garatu eta garantistaren aldeko apustua egiten dugu, baina horretarako ezinbestean jarduera ekonomikoa sustatu behar da, bata ezin baita bestea gabe ulertu ez eta gauzatu ere”.
“Baliabideak sortu behar ditugu Errenteriaren eta errenteriarren beharrei aurre egiteko” esan du. Horregatik, “lehen egunetik gure indar guztiak ekonomia eta enplegu sustapenean jarriko ditugu”. Horretarako, beharrezkotzat jo dute erakundeen arteko elkarlana; alor honetan orain arte egindako lanari jarraipena emanez antolatu dituzte aipatu ekonomia jardunaldiak. Parte hartuko dute:
Miguel Lazpiur Lamarianok, Construcciones Mecánicas Jóse Lazpiur, 100 urte dituen enpresako Gerente, Confebaskeko lehendakari ohi, CEOE eta Adegiko lehendakariorde ohia denak. “100 urteko enpresa baten esperientziatik krisiaren erronkei nola aurre egin” izenburua duen jardunaldia, bihar, maiatzak 8 ospatuko da, arratsaldeko 19:00tan Merkatuzarren eta irekia izango da. Maiatzaren 12an berriz, Lanbideko zuzendari orokor Adolfo Alustizak eskainiko du hitzaldia, honek bailararako aurreikusiak dituzten ekimenez hitz egingo du, Merkatuzarren arratsaldeko 19:00tan.
Azkenik, Merkaritza sailburu orde Itziar Epalzak eta Maite Peñak lan bilera egingo dute udalerriko merkatari eta ostalariekin Koldo Mitxelena 3 plazan kokatua dagoen “Zure Errenteri” lokalean. Topaketak helburu du egungo egoera aztertzea eta merkatariek dituzten beharrak ezagutzea. “Interesa duen merkatari eta ostalari oro dago gonbidatua maiatzaren 14an eguerdiko 14:30tan egingo dugun lan bilerara” amaitu du Peñak.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


