Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Maria Ubarretxenak gaur aurkeztu du arrasateko EAJ-PNVRen hauteskunde programa
Ekonomia eta enplegua sustatzea izango du lehentasun. Arrasateko alkatetzarako hautagai jeltzaleak banan bana aurkeztu ditu Arrasateren etorkizunerako proiektu honek jasotzen dituen hamar puntuak. Arrasateren benetako behar eta arazoei erantzungo dien proposamen konkretuak jasotzen dira bertan. EAJ-PNVk modu parte-hartzailean landu du bere programa eta herritarrek egindako eskakizun ugari sartu ditu.
Arrasateko alkatetzarako EAJ-PNVren alkategaia, Maria Ubarretxena, gaur prentsaurrean azaldu da datozen udal hauteskundeetara aurkeztuko duten programara aurkezteko. Ubarretxenak azpimarratu nahi izan du beraien proposamenean ekintza konkretuak jasotzen direla, Arrasateko benetako arazo eta beharrei erantzuna ematera bideratuak. “Ez dugu gero bete ezingo dugun promesarik egin nahi, nahiago izan dugu proposamen errealista bat aurkeztea” azaldu du.
Bere mintzaldian bana-bana azaldu ditu proiektua artikulatzen duten hamar ardatzak:
#1 EKONOMIAREN ETA ENPLEGUAREN INDARBERRITZEA ENPRESA ETA BESTE ERAKUNDEEKIN ELKARLANEAN.
Arrasateko Ekonomia indarberritzeko Plana jarriko dugu abian enpresa eta beste erakundeekin (Eusko Jaurlaritza, Aldundia…) elkarlanean eta horretarako beharrezko hitzarmenak sinatuko ditugu. Gure lehentasuna izango da kalitatezko enplegu egonkorren sorreran laguntzea. Udal aurrekontuen %1,5a arlo honetara bideratuko dugu.
#2 ARRASATEKO SALTOKI TXIKIEN SUSTAPENA ETA DINAMIZAZIOA
Herriko saltoki txikiak biziberritzeko Plana jarriko dugu martxan. Azoka Plaza Berria herriko merkataritza sektorea bultzatuko duen motorra izatea nahi dugu. Horretarako, lekuz aldatzea proposatzen dugu, inguruari balio erantsia emango dioten postuekin eta beste herrietan arrakasta izan duten ereduak aztertuz.
Programaren lehen bi puntuei lotuta, udaleko Aurrekontu guztiaren %1,5 bideratuko dugu enplegua sustatzera eta gure herriko ekonomia sendotzera: komertzioak, autonomoak…
Elkar lan publiko-pribatua sustatuko dugu.
#3 AUZO IRISGARRIAK ETA HIRIGINTZA ATSEGINAGOA
Goialdeko auzoetarako irisgarritasuna hobetuko dugu igogailu eta eskailera mekanikoen bitartez Gorostiza, Erguin, Makatzenea eta Santa Marinan. Hirigintza atseginagoa sustatuko dugu, oinezkoei lehentasuna emanez eta mugikortasun gutxiko pertsonen beharrekin sentikorrak izanez.
#4 KALE ETA INGURUNE GARBIAGOAK DENONTZAT
Kale garbiketaren udal ordenantza garatuko dugu, gure kaleak, paretak, lurra eta hiri-altzariak errespetatuak izan daitezen. Pantaila digitalak eta panelak jarriko ditugu leku jakinetan, gaur egun bide publikoak erabiltzen dituzten taldeek adierazteko erabili ditzaten.
#5 MUGIKORTASUNEAN ETA GARRAIOAN HOBEKUNTZAK. APARKALEKU SISTEMAREN BERRIKUSKETA.
Trafikoa hobetzeko Plan Orokorra ezarriko dugu, hiri erdigunean OTA bigun baten bidez aparkalekuak arautuz, Biteri-Laubideko parkinak berraztertuz, , ferixalekuko merkatu azoka parking bihurtuz, eta San Andres eta Arrasateko Pasealekuko trafikoa hobetuz. Musakola eta San Andres auzoetara zabalduko ditugu autobus geralekuak. Arrasaten geldialdia egingo duten ibilbide luzeko autobus zerbitzuak bultzatuko ditugu.
#6 ZUZKIDURA-ETXEBIZITZAK GAZTEEN EMANTZIPAZIOA ERRAZTEKO
Zuzkidura-etxebizitza sistema proposatzen dugu gazteen emantzipazioan laguntzeko Garibai Etorbidea 14an, Grupo San Juanen (Egun hainbat elkarte eta sindikatuk erabiltzen duten eraikinean eta hauei egoitza egokiagoa eskainiko genieke).
#7 KULTUR EKIPAMENDUEN BERRANTOLAKETA ETA ONDAREAREN KONTSERBAZIOA
Behin-behinekotasunarekin bukatu eta kultur ekipamenduak berrantolatu. Elma, Aprendices eta Cerrajerako eraikinen bideragarritasuna aztertuko dugu Arrasateren beharrei aurre egin eta bertan Euskaltegia, Arrasate Musikal edota Arkeologia Museoa bezalako proiektuak jartzeko.
#8 HAUR PARKEEN HOBEKUNTZA ETA AISIALDIRAKO AUKERA BERRIEN SORRERA
Haur parkeak estaliko ditugu haurrak eguraldi txarrarekin ere bertan ibili daitezen. Haur parkeak berrituko ditugu eta berriak jarri auzoetan, MUNAR parkearen berriztatzea proiektatzeaz gain.
Zein parke estali behar den erabakitzeko eta MUNAR-en proiektua gauzatzeko benetako partehartze prozesu bat eramango dugu aurrera herritarrek erabakietan parte hartu dezaten.
#9 KIROL KLUBEKIN ERKARLANA ETA KIROLDEGIKO AZPIEGITUREN GAURKOTZEA
Kirol klub guztiekin lan egingo dugu, gazte eta kirolariei intereseko alternatibak eskainiz. Konpetizio kirola bultzatuko dugu eta kluben garrantzia handitu dadin egingo dugu lan. Kiroldegiko instalazioak ere berrituko ditugu.
#10 GIZARTE ONGIZATE ZERBITZUEN HOBEKUNTZA ETA GURE ADINEKOEN BIZI KALITATEA BERMATZEA
Etxez etxeko laguntza zerbitzua zabaldu eta hobetuko dugu eta erabiltzaileen etxebizitzak suteen eta istripuen kontra egokitzeko laguntzak emango ditugu.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


