Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako EAJk edukiera handiagoko 5. Edukiontzia ezartzeko eta bilketaren maiztasuna areagotzeko proposamena egin du
Era berean, atez atekoa merkataritza eta ostalaritzatik kentzeko konpromisoa hartzen du, eta ahal den neurrian, lurpeko edukiontziak berreskuratzekoa. Jeltzaleek atez atekoaren aurka daudela azpimarratu dute, bai gaur egungo bertsioan, bai bertsiorik gogorrenean.
Olatz Peonek, Tolosako alkatetzarako hautagaiak, prentsa-ohar batean jakinarazi du EAJ-PNVk datorren legegintzaldira begira hondakinen bilketarako prestatu duen proposamena. Sarritan aipatu duten moduan, jeltzaleek edukiera handiagoko 5. edukiontzia ezartzeko eta bilketaren maiztasuna areagotzeko apustua egin dute, modu horretara tolosarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzeko, beren behar eta eskaerei erantzuteko eta herritarrei birziklapena errazteko.
Olatz Peonek adierazi duenaren arabera, jeltzaleek abian jarritako parte hartze prozesuan gehien errepikatu den eskaera, Tolosan 5. edukiontzia ezartzea eta zaborra egunero bota ahal izatea izan da. “Gure ustez, gaur egungo sistemak ez du balio tolosarren beharrei erantzuteko, ez dator bat tolosarren ohiturekin eta edukiontzi kopurua ez da nahikoa eremu jakin batzuetan sortzen den hondakin kantitate handia jasotzeko; eta gobernuak sistemaren ezarpenean egindako inprobisazioak eta aldez aurretik azterketa eta plangintza bat egin ez izanak eragin du Tolosan gaur egun bizi dugun egoera. Gainera, gaur egungo gobernuak ez du inolako aldaketarik egin ezarritako sistemak eragin dituen arazoak konpontzeko, adibidez, garbitasunik ezaren arazoari aurre egiteko edo leku batzuetan pilatzen diren poltsek eragiten dituzten arazoak konpontzeko" esan du hautagaiak.
Era berean, atez atekoa merkataritza eta ostalaritzatik kentzeko konpromisoa hartzen du, eta ahal den neurrian, lurpeko edukiontziak berreskuratzekoa. Azken eskaera hori da parte hartzeko prozesuan gehien errepikatu den eskaeretako bat.
Bestalde, EAJ-PNVk gardentasun handiagoa eskatu du Mankomunitatetik egiten diren jarduerei dagokienez. EH Bilduk ez ditu garaiz ematen Mankomunitatearen jarduerari buruzko datu ekonomikoak. Tolosar guztien eskura egon beharko luke informazio horrek, modu garden eta azkar batean. "EH Bilduk ez luke oztoporik jarri beharko tolosarrei zaborrei buruzko informazioa emateko" azpimarratu du Olatz Peonek.
Amaitzeko, EAJ-PNVk argi du hondakinen gaikako bilketa-sistema hobetu egin behar dela, baldin eta birziklapen-datuak hobetu nahi badira, eta horretarako, sistema eraginkor, jasangarri eta merkeago bat eta, jakina, tolosar guztien babesa duena ezarri behar da. Talde jeltzaleak ohartarazi duenez, EH Bilduk ez du inoiz esan Tolosan atez ateko sistema ezarriko ez duenik, eta alkategaiak garbi utzi nahi izan du atez ateko sistemaren aurka dagoela, bai gaur egungo bertsioaren aurka, bai bertsio zorrotzago baten aurka ere.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


