Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Segundo Garin alkategaia: “Oiartzunek behar eta merezi duen aldaketa eragin nahi dugu”
Oiartzungo Eusko Alderdi Jeltzaleak Udal hautagaitza zerrenda aurkeztu du. Segundo Garin Casares da taldeburua eta EAJ-PNVren hautagaitzan dira -hurrenez hurren- Iñaki Arbelaiz, Rafael Bergaretxe, Maitane Larruskain, Elene Oyarzabal, Hasier Pagadizabal, Yon Goikoetxea, Amaia Burgos, Gemma Roteta, Jon Arruti, Joseba Salaberria, Arantxa Aristizabal, Jenaro Cortajarena, Mikel Idiazabal, Juncal Aguirre eta Bartolome Borrero.
Segundo Garin zerrendaburuaren hitzetan, “Oiartzungo herritarren zerbitzurako proposamenarekin aurkezten naiz, EAJ-PNVren alkategaia. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, irakaskuntza eta euskara landu izan ditut nire ibilbidean, batez ere. Herriaren alde lan egiteko, Oiartzun hobea xede duen talde sendo eta eskarmentu duena osatu dugu, eta horren buru izendatu naute”.
Eusko Alderdi Jeltzalearen zerrendaz hitz egiterakoan, taldearen garrantzia azpimarratu nahi izan du Segundo Garin alkategaiak, “talde dinamiko, eraginkor eta sendo bat osatu dugu. Oiartzunek behar eta merezi duen aldaketa eragin nahi dugu, pertsonak azkeneko xedea izanik. Udala herritarrei zabaltzea bultzatu nahi dugu, kudeaketa on bat eskainiz, gardentasunean eta hurbiltasunean oinarritzen den kudeaketa. Beti gure herritarren zerbitzura”.
Adin eta ibilbide desberdineko jendea, eskarmentua eta berritasuna elkartzen dira EAJ/PNV-ren zerrendan. Anitza da zerrenda-kideen lanbideetan, jelkideak eta independenteak bat egin dute -alkategaia eta zerrendaren beste bederatzi lagun independenteak dira- eta Oiartzungo abertzaletasuna elkartu du bere baitan, hautagai batzuk EA eta Hamaika bat alderdietako burukide izandakoak dira. Segundo Garinek azaltzen duenez, “Eusko Alderdi Jeltzalearen bermea dakargu. Oiartzuarrak, euskaldunak, abertzaleak, demokratak, hona hemen gure taldearen ezaugarriak. Oiartzunen alde lan egiteak batzen gaitu. Herritar guztion Oiartzun bultzatu nahi dugu. Herri irekia, herritarren beharrei erantzun nahi diona, bakean, bizikidetzan eta kohesioan aurrera egin nahi duena. Horixe da gure herrikideei luzatzen diogun proposamena”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


