Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/22

EAJ-PNVk Gipuzkoan lidergoa eta gehiengoa berreskuratzea du helburu

70 hautagai-zerrenda aurkeztuko eta babestuko ditugu udal hauteskundeetan – 53 propioak eta 17 herri zerrenda -, hau da, Gipuzkoako biztanleriaren %99,20an
EAJ-PNVk Gipuzkoan lidergoa eta gehiengoa berreskuratzea du helburu

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du, udal eta foru hauteskundeetan EAJ-PNVk Lurralde Historikoan aurkeztuko dituela bere alderdi politikoaren siglarekin 53 hautagai-zerrenda (biztanleriaren %97,20) eta, gainera, beste 17 herri zerrendatan (biztanleriaren %2) parte hartuko duela eta babestuko dituela.

Era berean, Gipuzkoan alderdi jeltzaleak azpimarratu du, beste 9 herri hautagaitza errespetatuko dituela, hain zuzen ere, zerrenda bakarra duten herrietan (biztanleriaren %0,30), eta ez duela hautagai-zerrendarik aurkeztuko eta ez duela bat egiten beste 9 herritako (Aduna, Altzo, Berrobi, Elduaien, Errezil, Gabiria, Lizartza, Orendain y Orexa) hautagai-zerrendekin (biztanleriaren %50).

%40 independenteak eta zerrendaburuen %40 emakumeak

Gipuzkoako EAJ-PNVk, halaber, aditzera eman du, bere hautagai-zerrendetako kideen %40 independenteak direla, eta zerrendaburuen %40 emakumeak. Besteak beste, segidako herrietako zerrendaburuak: Eibar (Eva Juez), Errenteria (Maite Peña), Arrasate (Maria Ubarretxena), Tolosa (Olatz Peon), Andoain (Mari Jose Izagirre), Elgoibar (Ane Beitia), Legazpi (Koldobike Olabide), Pasaia (Nahikari Otermin), Oñati (Miren Elgarresta), Lasarte-Oria (Estitxu Alkorta) eta Getaria (Uxoa Larrañaga).

Honela, EAJ-PNVk helburua du: Donostian eta Gipuzkoan lidergoa eta gehiengo berreskuratzea, baita Bildu agertu aurretik gobernu ardurak izan zuten herrietan ere.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...