Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/21

Eneko Goiak sakelako telefonotik jasotako 100 kexu baino gehiago erregistratu ditu Udalan

Hirian garbitasun ezak eta hiri-altzarien zaintza eskasak jarraitzen dute izaten donostiarrek Eneko Goiari bidalitako kexu nagusienak.
Eneko Goiak sakelako telefonotik jasotako 100 kexu baino gehiago erregistratu ditu Udalan

EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak aditzera eman du gaur, Donostia On aplikazioaren bidez 300 proposamen, kexu eta ideia jaso dituela, hain zuzen ere, hiria hobetzeko eta bestelako Donostia egiteko proposamenak, ideiak eta kexuak. Horiek horrela, Goiak jasotako 300etik 100 kexu erregistratu ditu Udalan.

Gogoan izan, EAJ-PNVk lehengo hilabetean Donostia On sakelako telefonoetarako aplikazioa aurkeztu zuela. Horren harira, hautagai jeltzaleak esan du, lehenengo egunetik aplikazioak arrakasta handia izan duela, izan ere, etengabekoa izan dira deskargak eta jasotako kexu, iradokizun eta ideiak. Horrek erakusten du, donostiarrek parte hartzeko eta hiria hobetzeko gogo handia dutela, betiere, baldin eta harrera egiten bazaie eta entzuten bazaie.

Ildo beretik, Goiak adierazi du, donostiarrei arduratzen diela egun alkateak eta zinegotziek hiritarren eskariak ez dituztela erantzuten, ezta hiri-altzariak konpontzeko, garbiketa hobetzeko edo auzoetako kudeaketaren gaineko zerbait argitzeko eskatzen dutenean ere.

Era berean, Eneko Goiaren ustez, lehentasuna izan behar du Udalak benetako parte-hartzea sustatzea eta donostiarrei egiten dien harrera hobetzea: Badago beste modurik kudeatzeko, hain zuzen ere, modu irekiago, gardenago eta eraginkorrago bat. Hortaz, agindu bezala, kexuak eta iradokizunak Udalean erregistratuko ditu, administrazioak espedientea ireki dezan eta behin gaia konponduta, erantzuna eman dezan.

neko Goiak, halaber, donostiarrei dei egin die, sakelako telefonoaren aplikazioa eta internet erabiltzen jarraitzeko ideiak, proposamenak eta eskariak bidaltzeko, hain zuzen ere, Donostia hobetzeko eta hiriaren etorkizuna diseinatzeko balioko duten ideiak, proposamenak eta eskariak. Izan ere, Goiak azaldu duenez, tresna horiek komunikaziorako, elkarlanerako eta kudeaketa eraginkorra egiteko tresnak dira eta giltzarri izango dira Udalan aro berri bati ekiteko. Horrenbestez, zuzeneko komunikazioa sustatu nahi da Udalaren eta herritarren artean.

Gainera, hautagai jeltzaleak honakoa aditzera eman du: Tresna berri honen bidez, Bestelako Donostia egiteko aurrerapausoa egingo dugu, hain zuzen ere, gehienok amets egiten dugun Bestelako Donostia. Eta Bestelako Donostia hori gardenagoa eta irekiagoa izango da, eta Udala gai izango da herritarren eskariei erantzun azkarra eta eraginkorra emateko. Horrenbestez, Eneko Goiak segidakoa azpimarratu du: Sakelako telefonoa ezinbestekoa da gaur egun eta horrek ere politikan eragina izan behar du. Lehen bakarrik deiak jasotzeko eta egiteko ziren, baina egun, sakelako telefonoen erabilera hedatu behar dugu bai udalaren kudeaketara, bai hiritarrekin komunikazioa izatera.

Hortaz, Goiak esan du, Donostiako Udalak teknologia berriez baliatu behar dela hiritarrek kudeatzaileei ideiak, proposamenak, kexuak eta iradokizunak bidaltzeko. Izan ere, horrenbestez, sustatuko dugu hiritarrak aktiboak, parte-hartzaileak eta konprometituak izatea.
<br< Era berean, EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak honakoa azaldu du: Aplikazioaren bidez jasotzen dugun informazio guztiari lehenbailehen bide ematen saiatuko gara, akatsak edo arazoak konpontzeko, baina baita EAJ-PNVk aurki aurkeztuko duen hauteskunde-egitasmoa egiteko ere. Izan ere, gauza horiek guztiak egoki zaintzeak egiten du hiri bat handia. Gustatuko litzaidake, kudeatzaileok, hain zuzen ere, askotan politika estrategikoak eta ekintza planak diseinatzen ari garen kudeatzaileok, gauza txikien alkate zein zinegotzi izatea, betiere, Udalak herritarrei ematen dien oinarrizko zerbitzuak egoki hobetuta.

Azkenik, hona hemen Eneko Goiaren hitzak: Teknologia berriak eta horien erabilera handiaz baliatu nahi dugu gobernatzeko beste modu bat egiteko, hain zuzen ere, elkarlanean eta gizartearen garrantzian oinarritutako gobernatzeko beste modu bat. Izan ere, horrenbestez, hiritarren arteko elkarlan-sarea indartuko dugu, hain zuzen ere, bere ingurua zaindu, berritu eta hobetuko duten hiritarrak, beti ere, gauzak elkarlanean egitearen eta komunitate baten parte izatearen garrantzia goraipatuta.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube