Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak donostiarrak elkarlanean etorkizuna eraikitzearen alde egin du
EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak herritarren parte-hartzea sustatuko du, ordezkaritza-sistema osatzeko
EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak IdeiaGunean antolatutako mahai inguru batean parte hartu dute. Bertan, herritarren parte-hartzeari, gardentasunari eta gobernu onari buruz hitz egin dute. Mahai inguruaren moderatzailea Miren Azkarate hautagai jeltzalea izan da eta, berrogeita hamar alderdikide, alderdizale eta hiriaren gizarte-eragile bertaratu dira.
Mahai ingurua hasteko, herritarren konfiantza berreskuratzeari buruz hitz egin dute. Ibarretxe lehendakaria hitza hartzen lehena izan da eta honakoa esan du: “Erakundeak ez dira gai izan aro berrietara egokitzeko, hain zuzen ere, informazioa hain garrantzitsua den aro berrietara. Hainbeste informazio izateak desinformazioa ekarri du eta, horrenbestez, konfiantza eza. Horregatik, herritarrengana hurbiltzeko ezinbestekoa da herritarrei boterea itzultzea eta herria eraikitzea herritarren eskubideen defentsa oinarri delarik. Horrela bakarrik berreskuratuko dugu herritarren konfiantza”.
Horren harira, Eneko Goiak esan du, konfiantza ezan ardura partekatua dago, eta segidakoa gaineratu du: “Batzuek herritarren parte-hartzea edukirik gabe erabiltzen dute eta horrek herritarrei frustrazioa sortzen die”. Horrenbestez, Goiak azpimarratu du, baldin eta herritarren parte-hartzea sustatu eta konfiantza berreskuratu nahi badira, ezinbestekoa da, lehenik, egia esatea; bigarrenik, parte-hartzea zertan oinarrituko den azaltzea, eta azkenik, hartzen diren erabakiak eta horien zergatiak azaltzea.
Era berean, bi hizlariek, ardura partekatuari eta arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlanari buruzko hausnarketa egin dute. Horri buruz, Juan Jose Ibarretxek esa ndu, Euskadi Europan eredu dela giza garapen jasangarrian. Baina aitzitik, herriak ez dakiela Euskadiren eredua hain sendoa denik atzerrian. Hori dela eta, konfiantza maila handiagoa aldarrikatu behar da. Baldin eta Euskadi barne indar maila handia sortzeko gai ez bada, ezinezkoa izango da kanpora ateratzea herri barruan egiten dena azaltzera. Izan ere, herri txikiak desagertzen dira elkartasun kontzeptua baztertzen dutelako, hain zuzen ere, helburu komunak ahazten dituztelako, besteak beste, elkartasuna. Beraz, erronka da elkartasuna eta lehiakortasuna parekatzea.
Gai horri buruz, Eneko Goiak Ibarretxe lehendakariak esandakoekin bat egin du eta honakoa azpimarratu du: “Barne indar eta elkartasun hori sortzeko, ezinbestekoa da arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana. Eta horretarako argi izan behar dugu zein norabide eta zein estrategia jarraitu nahi ditugun, betiere, ados jarrita. Baina aitzitik, badago beste eredurik, hain zuzen ere, arlo publikoa arlo pribatua gailentzen duen eredua; herritarren ekimenak menderatzen duen eredua eta, beraz, konfiantza eza sortzen duen eredua. Hortaz, ezinbestekoa da elkarteetako pertsonek proiektuaren parte izatea. Izan ere, hobekien funtzionatzen duten antolakuntzak dira, bere kideak proiektuaren eta helburuen parte egiten dituztenak”.
Azkenik, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak iritzia eman dute herritarren parte-hartze ereduei buruz. Ibarretxe lehendakariak herritarrek eta langileek erabaki estrategikoetan parte hartzearen alde egin du, izan ere, parte-hartze hori giltzarria da lehiakortasunerako. Ibarretxeren ustez, aurrerapausoak egiten jarraitu behar da, betiere, esperientza arrakastatsuak kontuan hartuta eta parte-hartzea askatasunarekin zein emaitzekin lotura zuzena duela esanda. Eta horretarako, lidergo partekatuak izan behar du apustua, hau da, onartzea norberak ezin dituela gauzak bakarrik egin.
Eneko Goiak, aldiz, segidakoa azpimarratu du: “Ordezkaritza-sistema osatuko duen parte-hartzea sustatu behar dugu eta, hori, gizarte antolatuaren bidez egin behar dugu. Izan ere, uste dut parte hartzea kontratu baten bidez egin behar dela. Hau da, argi esan behar da zeintzuk diren parte-hartzearen baldintzak – loteslea izango den edo iritzia jakiteko izango den – eta, ondoren, parte-hartzea egiteko tresna aukeratu behar da. Horrek ematen du sinesgarritasuna eta, horrek sortu dezake konfiantza”.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
ERRENTERIA
2026/05/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


