Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako EAJ-PNVek nabarmendu du hirugarren sektorea beharrezkoa dela gizarte politikak egituratzeko eta indartzeko
Danimarkako Aalborg hiriko zinegotzi Tina French Nielsen-ek azpimarratu du, oso garrantzitsua dela gizarte-elkarteen eta administrazio publikoaren arteko elkarlana gizarte-zerbitzuak kudeatzeko.
Gipuzkoako EAJ-PNVk lan-jardunaldia egin du gaur goizean IdeiaGunean gizarte-zerbitzuen modernizazioaren gainean. Bertan, parte hartu dute, EAJ-PNVren Diputatu Nagusigai Markel Olanok, Donostiako alkategai Eneko Goiak, bi hautagaitzetako hainbat kidek, eta gizarte-zerbitzuen arloan lan egiten duten jeltzaleen hainbat udal eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarik. Jardunaldiaren hitzaldia Danimarkako Aalborg hiriko zinegotzi Tina French Nielsen-ek egin du eta Danimarkako gizarte-zerbitzuen sistemari buruz hitz egin du.
Behin jardunaldia amaituta, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Danimarkako gizarte-zerbitzuen kudeaketa-sistema puntakoa eta munduan ezaguna da, bere inplikazioa eta hritarrengana iristeko duen gaitasuna dela eta, betiere, inor baztertua gera ez dadin”.
Horren harira Olanok adierazi du, hori dela EAJ-PNVk Gipuzkoan egiten duen apustua: hau da, beharrezkoa da ongizate-sistema gipuzkoar guztiei mantentzea, hobetzea eta hedatzea. Eta horretarako, ezinbestekoa da, gizarte-zerbitzuen eraginkortasuna mantentzearen, sakontzearen eta hobetzearen alde egitea”.
Era berean, EAJ-PNVren ordezkariek aztertu dute Gipuzkoan gizarte-politiken gainean dagoen eredu-eztabaida. Jeltzaleen diputatu nagusigaiak azaldu duenez, egun bi ereduen arteko talka dago: alde batetik, Bilduren aginteko foru gobernuaren eredua, hain zuzen ere, gizarte politikak arlo publikoak soilik kudeatu behar dituela uste duen eredua; eta bestetik, EAJ-PNVren eredua, hain zuzen ere, Gipuzkoan gizarte politiken kudeaketa elkarlanean garatzen ari den gizarte-elkarte sarea dagoela – elkarte asko irabazi asmorik gabekoak – eta horiek lurraldearentzat balio handikoak direnak uste duen eredua.
Horrenbestez, Markel Olanok esan du, hirugarren sektorea beharrezkoa dela gizarte-politikak egituratzeko eta indartzeko, eta segidakoa gaineratu du: “Demografia aldaketek eta gizartearen zahartzeak presioa sortu dute europako gizartean eta, horrek, behartzen gaitu kudeaketa-sistema aldatzera, berritzera eta hobetzera, betiere, sistemak orain arte jarraitzeko. Beraz, gizartearen erronkek gizarte-politikak uneoro hobetzera bultzatuko gaituzte”.
Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana
Bestalde, Danimarkako Aalborg hiriko zinegotzi Tina French Nielsenen ustez, lan-jardunaldia oso interesgarria izan da, izan ere, esperientziak partekatzeko eta lurraldeen arteko loturak egiteko balio izan du.
Aalborg-eko zinegotziak honakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua da gizarte-elkarteen eta administrazio publikoaren arteko elkarlana gizarte zerbitzuak kudeatzeko. Horri Danimarkan Co-creation deitzen diogu eta segidakoan datza: pertsona askok, bolondresak guztiak, adina baino lehen erretiroa hartzen dute edo bere denboraren zati bat eskeintzen diote beharra duten pertsonei bizitzaz gozatzen laguntzeko”.
Azkenik, Tina French Nielesenek antolakuntza dinamikoa bultzatzearen alde egin du, hain zuzen ere, gizarte-politikak uneoro berritzea oinarri duen antolakuntza dinamikoa, betiere, dauden beharrak kontuan hartuta. Eta horretarako, French Nielsenek adierazi du, lidergoa izatea oso garrantzitsua dela: “Oso garrantzitsua da lidergo egokiak izatea eta inbertsioak epe laburrean egitea epe luzean onurak jasotzeko eta, horretarako, helburuak argi izan behar ditugu”.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


