Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/11

Gipuzkoak konfidantza gehiago behar du eta inposizio gutxiago; eragikortasun gehiago, eta paralisi gutxiago

GBBko presidenteak, Joseba Egibarrek, ziurtatu du bere alderdiak gidatuko duela gipuzkoarrek eskatzen duten aldaketa lurraldeak aurrera egiten jarrai dezan
Gipuzkoak konfidantza gehiago behar du eta inposizio gutxiago; eragikortasun gehiago, eta paralisi gutxiago

Gipuzkoako EAJ-PNVren hautagaiak Legazpin izan dira gaur arratsaldean, maiatzeko hauteskundeetarako aurkeztuko dituzten Urola Garaiko hautagaiak  ezagutzera emateko. Aldundirako hautagaiak, Markel Olanok, gidatu du ekitaldia, eta bertan ziurtatu du “Gipuzkoak konfiantza gehiago behar duela, eta inposizio gutxiago; eraginkortasuna behar duela lurraldeak, eta ez paralisia”.

Aurreratu du bere alderdiak herritarrak entzun eta euren beharrei erantzuteko konpromisoa hartu duela, eta gaineratu du “ezker abertzaleak azken lau urteetan erakutsi duen inposizioa, konfiantza eza eta despotismo ilustratutik” aldenduko dela. Atez atekoa Legazpi eta gainerako herrietan inposatzeak eragin zuen herritarren erantzuna ekarri du gogora: “Ezker abertzaleak entzungor egiten du. Esaten du jendeak sistema onartzen duela martxan jarri ondoren. Herritarrekin, baina herritarrik gabe. Despotismo ilustratuaren adibide da”.

EAJ-PNVk oposiziotik egindako lana nabarmendu du, “kritika egiteaz gain, proposamen zehatzak egin ditugulako”. Azaldu du babes sistemaren defentsa sutsua egin duela bere alderdiak, bai eta enpresa eta industria babestu ere, “horiek baitira EAJ-PNVren kudeaketaren oinarriak”. Argudiatu du egitura ekonomiko sendo batek aberastasuna sortzen duela, eta horri esker berma daitekeela babes sistema. Zentzu horretan, ohartarazi du ezker abertzaleak alor ekonomikoan eta gizarte sozialetan egindako kudeaketa txarrak arrisku larriak izan ditzakeela. Izan ere, ekonomiaren sustapenerako aurrekontua herenera murriztu du, eta gizarte zerbitzua publiko egin nahian dabil Kabia proiektuaren eskutik.

Olano “harro dago” Euskadik lortu duen ongizate mailarekin, eta nabarmendu du EAJ-PNVk zerikusi zuzena izan duela horretan “gizarte sistema indartzen jakin baitu, Europa mailan punta-puntakoa dena eta 10 puntutatik 7,5eko nota daukana, Espainiaren media 4,71ekoa denean”.

Etorkizunera begira, bide beretik jarraitzeko asmoa azaldu du: gizarte zerbitzuak indartzen, enpresei babesa ematen eta herritarrekin parte hartzea bultzatzen.

Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Joseba Egibarrek, ere aipatu du EAJ-PNVk azken lau hamarkadetan gobernatu dituen erakundeetan egindako kudeaketa onari buruz. “Herri honek aurrera egin du erakundeak gure alderdiaren esku zeudenean, beti jakin izan dugulako gure Herriaren interesak defendatzen, behin ere ez garelako sartu irtenbiderik gabeko kalezuloetan eta beti jakin izan dugulako biribilguneetatik ateratzen”, argudiatu du.

Egibarrek ziurtatu du EAJ-PNVk asmatu egin zuela 1977an, aukera ezberdinen aurrean bere proiektu politikoa politika, demokrazia eta etikaren bidetik ekitea, eta herri eraikuntza guztien giza eskubideen errespetutik egitea erabaki zuenean. “Beste apustu batzuk ere egin genituen, industria, kultura, euskara eta gauden lekura ekarri gaituzten beste zenbait alorren aldekoa”, erantsi du.

Biribilgunearen figura erabili du Euskadin gertatu dena grafikoki azaltzeko: “Bueltaka eta bueltaka aritzen bazara, pentsa dezakezu beti ezkerrera bueltaka ari zarela. EAJ-PNVk beti egin du bide politikoen aldeko apustua. Beste batzuk ez zuten hala pentsatu, eta orain dela hiru urtera arte biribilgunean bueltaka aritu dira, egin beharreko bide politikoa zein zen jakin gabe”.

GBBko presidentearen arabera, herritarren “pentsatu eta sentitzen dute” Gipuzkoan aldaketaren beharra. Izan ere, “ez dituzte atsegin ezker abertzalearen edukiak, inposizioak ez eta gobernatzeko moduak”. Hori dela eta, herritarrak aktibatzeko gonbitea luzatu die afiliatu, militante eta alderdikideei, “EAJ-PNV gidatuko duelako paralizatuta ez gelditzeko Gipuzkoak behar duen aldaketa”.

Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko hautagaiek, Koldobike Olabidek, Iñigo Peñagarikanok eta Jon Luquik adierazi dute prest daudela gipuzkoak behar duen aldaketa hori Urola Garaiako eskualdetik gidatzeko. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...