Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak aurkeztu ditu herritarren parte-hartzean oinarritutako hauteskunde-programaren ardatz nagusiak
EAJ-PNVren Donostiako alkategiak azpimarratu du, jeltzaleek gaur arte Ideiagunean 2.856 post-it jaso dituztela, hain zuzen ere, ideiak, hobetzeko proposamenak eta kexuak dituzten post-itak; eta, era berean, Donostia ON aplikazioaren bidez beste 200 kexu, iradokizun eta proposamen jaso dituztela eta, horietatik, gaur 100 erregistratuko dituztela Udalan, lehenbailehen kontuan hartuak eta konponduak izan daitezen.
Gaur goizean EAJ-PNVren Donostiako alkategai Eneko Goiak Amara auzoan aurkeztu ditu hauteskunde-programaren ardatz nagusiak, betiere, orain arte jeltzaleek egin dituzten parte-hartze prozesuak kontuan hartuta. Horiek horrela Goiak honakoa esan du: “Donostiako EAJ-PNVko hautagaitzako kideok hilabeteak daramatzagu gure hiriaren etorkizunerako proiektuaren oinarriak osatzen. Hilabeteak topaketak, bisitak eta bilerak egiten, helburu nagusi garbi batekin: donostiarrak entzutea. Beraien beharrak, kezkak eta ametsak. Beraien ideiak, proposamenak eta iradokizunak”.
Horren harira, EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak adierazi du, prozesuan hiriko auzoetako elkarteekin bilerak egin dituztela eta, hain zuzen ere, bilera horiek 2014ko urriaren 28an Altzan hasi zirela eta apirilaren 28an Antiguan bukatuko direla. Bilera horietan, jeltzaleek egiaztatu ahal izan dute asko direla bestelako Donostia posible dela pentsatu, sinetsi eta sentitzen duten donostiarrak. Posible, eta baita beharrezkoa ere. Horrenbestez, Eneko Goiak hamar konpromiso kolektibo aurkeztu ditu, denon artean, Donostia hazi arazi eta aurrera eramateko.
1.- 2016 HIRIBURUTZA. Aukera historikoa.
Hiriburutzaren lema hartzea, arrakastaz gauzatu dadila bermatu, eta modu horretan gure kultura, turismoa eta nortasun ikurrak indartzeko.
2.- JARDUERA EKONOMIKOA. Lehentasun osoa enpleguari eta ekonomiari.
Langabeziari aurre egin eta enpresa jardun berritzailea, merkataritza eta kalitatezko turismoa sustatu, gizarte justuagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko ezinbesteko baldintza delako.
3.- JUSTIZIA SOZIALA. Bazterrean inor ez utzi.
Giza Ongizate departamentua eta bere baliabideak sendotu, zerbitzu desberdinak eta pertsona eta kolektibo ahulenen gizarte babesa bermatuz.
4.- GOBERNU ONA. Inposizioari ez, akordioari bai.
Udala zorroztasunez, irekitasunez eta gardentasunez kudeatu eta zuzendu. Benetako eta sareko partaidetzaren aldeko apustua egin.
5.- INBERTSIO PUBLIKOA. Proiektu estrategikoak bultzatu.
Legealdiko lehentasunak Kudeaketa Plan batean adostu, gaur egun gelditutako eta blokeatutako proiektu nagusiak aurrera ateratzeko.
6.- BIZI KALITATEA. Erantzun arin eta egokia bizilagunen beharrei..
Udal instalazioak, azpiegiturak eta zerbitzuak mantendu eta hobetzeko egitasmoa onartu: garbiketa, argiteria eta segurtasuna.
7.- DONOSTIAN BIZI. Konpromiso argiak.
Gazteentzako apartamentu partekatuk bultzatu Uliako haztegietan. Alokairuko etxebizitzak Txomin-Enean, eta kooperatibak Atotxa Errekan.
8.- ELKARLANA HIRIKO ERAGILE ETA ERAKUNDEEKIN.
Hiriko talde, elkarte eta eragileei babes osoa eskaini, boluntarioen erreleboa, eta Donostiako herrigintza sarearen aberastasuna bermatuz.
9.- MUGIKORTASUNA. Metroaren aldeko apustua.
Mugikortasun jasangarria bultzatu, metroa ardatz gisa harturik.
10.- BALOREEN ETA GIZA ESKUBIDEEN HIRIA.
Elkarbizitza zintzoaren aldeko apustua egin. Bakea eta memoria.
Nabarmenak...
LAZKAO
2026/04/13
Gipuzkoa
2026/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


